Gelak izendatuta, proiektuekin lanean dabiltza Eskolan
Eskolan irailaren 5ean hasi zuten ikasturte berria eta ordutik makina bat lan egin dituzte. Aurten guztira 61 ikasle dituztela azaldu dute, 5 taldetan banatuta, eta 12 irakasle daudela.
Lehenengo zeregina egin dute; gelak izendatzearena. HH 2-3 gelakoak Zezenak izango dira, HH 4-5 gelakoak Basurdeak, 1. mailakoak Pikatxu, 2-3. mailakoak Igarabak eta 4-6. mailakoak Ordurik gabeko erlojuak.
Orain, proiektuekin lanean dabiltza. Lehenengo hiruhilekoan, izaki bizidunen inguruko proiektuak gauzatuko dituzte gela bakoitzean.
Kosta Campera irteera
Urriak 16-17an, LH mailako ikasleak Kosta Campera joan ziren, Aizarnazabalera. Bertan ekintza desberdinak egin zituzten.