Gozatzeko hainbat ekintza
Udaberri Festa ospatu zen maiatzaren 12tik 15era eta gozatzeko aukera ederra izan zen ekintza desberdinekin. Hasteko, punta-puntako pelota jaialdia antolatu zen, Xala eta Pascual tarteko. Ondoren, barrikotea egin zen eta 60 lagun inguru elkartu ziren. Bizikleta zirkuitua, antzerkia, azoka... beste ekintza batzuk ere izan ziren. Bukatzeko, San Isidro egunean, toka eta txapel jaurtiketa saioekin girotu zen plaza. Tokan Gorka Iruretagoiena izan zen abilena eta txapel jaurtiketan Beñat Galparsoro. Borobiltzeko, sekulako afaria egin zuten hainbat herritarrek Txapelan, baserritarren eguna ospatuz. Hemen ikusgai argazki gehiago!
Udaberri Festa ospatu zen maiatzaren 12tik 15era eta gozatzeko aukera ederra izan zen ekintza desberdinekin. Hasteko, punta-puntako pelota jaialdia antolatu zen, Xala eta Pascual tarteko. Ondoren, barrikotea egin zen eta 60 lagun inguru elkartu ziren. Bizikleta zirkuitua, antzerkia, azoka… beste ekintza batzuk ere izan ziren. Bukatzeko, San Isidro egunean, toka eta txapel jaurtiketa saioekin girotu zen plaza. Tokan Gorka Iruretagoiena izan zen abilena eta txapel jaurtiketan Beñat Galparsoro. Borobiltzeko, sekulako afaria egin zuten hainbat herritarrek Txapelan, baserritarren eguna ospatuz.