Guraso elkarteko bilera, martxoan
Guraso Elkartean junta aldaketa egon da eta lehenengo bilera orokorra martxoaren 12an egingo dute. Eskolako guraso guztiei egiten diete dei bertaratzeko.
Ohi bezala, 2 urteren ondoren berritu dute junta eta honakoak dira sartu direnak: Maider Illarramendi, Maialen Alkortan, Iñaki Imaz eta Iraitz Santa Kruz. Ateratakoak, berriz: Intza Etxeberria, Gurutze Obineta, Nora Cenzano, Mirari Etxezarreta eta Lizar Sarasola.
Ekintzak antolatzeko konpromisoa
Guraso elkartetik jakinarazi dute Igeldoko Udalarekin elkarlan bat abiatu dutela eta diru laguntza berri bat jasoko dutela ondorioz. Helburua: herriko haurrei zuzendutako ekintzak antolatzea.