Herri Batzarra egingo da urtarrilean, azken berriak azaltzeko
Herri Kontseiluko Batzordeek deituta, Herri Batzarra egingo da urtarrilaren 11n. Goizeko 11:00etan izango da Itsas Aurren.
Bertan, azken hilabeteetan emandako pausoen eta landutako gaien inguruko azalpenak emango dituzte. Burutan dauzkaten helburu eta proiektuak, Igeldoko Udalaren martxa... Abenduaren 18an Udalak onartu berri dituen 2026ko Aurrekontuetaz ere hitz egingo dute. Herritarrek dauzkaten zalantzak argitzeko aukera ere izango da eta baita proposamenak egitekoa ere.
Ze bide konpondu eta plaza nola hobetu erabakitzeke
Igeldoko Udalak Aurrekontuak onartzeko egin zuen batzarrean adierazi zuen partida asko erabakita zeudela, eskumen horien gestioa oraindik Donostiarekin lotuta dagoelako, eta erabakitzeke geratu diren kontuak irekita geratu direla. Horien artean daude, besteak beste, bideen konponketa eta plaza hobetzeko obrak. Horiek landuko dituzte Herri Batzarrean.
Plazaren berrurbanizazioari lotuta, gainera, parte hartze prozesu bat martxan dago Hiritik At kooperatibak bideratuta.
Gaiak lantzeko, bi batzorde
Herri Kontseiluak gogorarazi du bi batzorde dituela (Zerbitzu eta Mantenimenduko Batzordea; eta Batzorde Soziokulturala) eta bertan lantzen dituztela gaiak Igeldoko Udalak aintzat hartu ditzan.
Batzordeak irekiak dira eta interesa duten herritarrek hartu dezakete parte. Interesa izanez gero, idatzi edo deitu hona:
herrikontseilua@gmail.com / 606311734.
Herri Kontseiluko Batzordeek deituta, Herri Batzarra egingo da urtarrilaren 11n. Goizeko 11:00etan izango da Itsas Aurren.
Bertan, azken hilabeteetan emandako pausoen eta landutako gaien inguruko azalpenak emango dituzte. Burutan dauzkaten helburu eta proiektuak, Igeldoko Udalaren martxa… Abenduaren 18an Udalak onartu berri dituen 2026ko Aurrekontuetaz ere hitz egingo dute. Herritarrek dauzkaten zalantzak argitzeko aukera ere izango da eta baita proposamenak egitekoa ere.