Herri bideak hizketagai nagusi izan ziren Herri Batzarrean
Urtarrilaren 11n Herri Batzarra egin zuen Herri Kontseiluak. Egungo egoeraren inguruko azalpenak eman zituzten eta Igeldoko Udalaren 2026ko Aurrekontuak ere azaldu zituzten. Martxan dauden bi batzordeetan egiten ari diren lanen berri ere eman zuten.
Nahi baino mantsoago
Igeldoko Entitatea sortu zela urtea pasa arren, gai askok berdin jarraitzen dutela edo orain dela gutxi lortu dutela pausoren bat ematea azaldu zuten. Nahi baino mantsoago joatearen arrazoia azaldu zuten. «Fase honetan Donostiako Udalaren zain gaude eta zerbitzu asko oraindik Donostiako Udalaren bidez kudeatu beharrean gaude; zerbitzu gehienek kontratu bat dute atzetik». Horrez gain, administratiboki pausoak luzeak direla ere gaineratu zuten: «Erakunde publikoa izanik, zerbait egiteko, asko luzatzen da denbora».
Alde onak
Alde onak ere izan zituzten hizpide: «Dagoeneko lau langileak dauzkagu. Gauza asko mantso doaz, baina langileena espero baino lehenago izan da».
Beste hainbat alde on ere gaineratu zituzten: «Nahiz eta motel joan, badakigu etorkizunean positiboa izango dela Entitatea sortu izana. Oraindik “lotuta” gaude, baina eskumenak gureak dira. Horrez gain, ikasten goaz». Bitarte honetan lortutakoak ere nabarmendu zituzten: «kultur eta aisialdi eskaintza indartzea, eragileei diru laguntzak hobetzea eta administrazioa gerturatzea».
Eskola Zaharra eta komunak
Donostiako Udalak legegintzaldi honetarako hartu zituen bi konpromisoen inguruan aritu ziren. Eskola Zaharraz honakoa azaldu zuten: «proiektua egiten ari ziren bitartean, igogailua dela eta, konturatu dira “estudio de detalle” bat egin behar dutela. Zain gaude…». Komunen kasuan, «aurreikusi zutena baino kostu handiagoa du (40.000 euroetatik pasatzen da) eta esleipen bat egin beharra dago».
Aurrekontuak 2026
Abenduaren 18an onartu zituen Igeldoko Udaleko Batzarrak 2026ko Aurrekontuak eta kapitulu bakoitzaren azalpenak eman zituzten.
1. Kapituluaz azaldu zuten igo egin dela iaztik: «Langileei dagozkien kontu batzuk kalkulatu gabe zeuden eta horrez gain, administraria %70 beharrean, %100ean ariko da lanean».
2. Kapituluaren inguruan jakinarazi zuten orokorrean iazkoak mantendu dituztela. «Zerbitzu gehienak Donostiako Udalarekin lotuta daude. Ez dakigu zenbat zor diogun (ez dute kalkulatu), beraz, ez dugu mugitu badaezpada». Kapitulu honetan berritasun bat badela ere gaineratu zuten: «Eraikinen garbiketan, Donostiako Udalak lotutako kontratuari atxiki gara. Igoera eragin du horrek eta horrez gain, kultur etxeko bulegoa garbitzeko ordu batzuk gehitu ditugu».
4. Kapituluan (diru laguntzak), orokorrean mantendu egin dira partidak. Eta 6. Kapituluan (inbertsioak), ezin izan direla aurrera eraman azaldu zuten eta mantendu egin dituztela iazkoak: landabideak konpontzea (Agiti bidea), Itsas Aurreko hobekuntzak (igogailua, besteak beste), plaza berritzea, azpiegiturak eta urbanizazioa, argiteria berritzea, Eskolako hobekuntzak...
Plaza berritzeko prozesua
Herri Kontseiluko bi batzordeek zer darabilten eskuartean ere kontatu zuten. Batzorde soziokulturalak plaza berritzeko helburuarekin mar-txan dagoen parte hartze prozesuaz hitz egin zuen. Hiritik At-en bidez aurrera doan prozesuan ateratako ideiak plazaratu zituzten: Plaza irisgarri jartzea (eskola zaharraren obrarekin ere hobetuko da), espazio zabalagoak lortzea, esertzeko/egoteko leku egokiak jarzea, erabiltzen ez diren guneei erabilera ematea eta plazan integratzea, Lizardi txukundu eta egokitzea, peatonalizazioa bultzatzea, gazteentzako espazioren bat moldatzea...
Bestalde, urte osoko kultur eskaintza indartzeko lanean jarraitzen dutela azpimarratu zuten eta proposamenak jasotzeko prest jarraitzen dutela.
Herri bideak hobetzeko lanean
Zerbitzuetako batzordea, berriz, herri bideak hobetzeko zereginean dabilela azaldu zuen. Alde batetik, mantenimendu bidez egingo dira hobekuntzak, ekintza puntualak diren kasuetan. Eta bestetik, inbertsio bidez egingo dira, ekintza integralagoak behar dituzten bideetan. Momentu honetan, Agiti bidea konpontzekotan dira. Horretarako, Aldundiko diru laguntza ere jasoko du Igeldoko Udalak. Gainerako bideen azterketa egin dute eta bide hauen egoera nola hobetu ere landuko dute.
Horrez gain, bideetako zuhaitz arriskutsuen egoeraz hitz egin zuten eta hauei irtenbidea emateko hurrengo pausoak zeintzuk diren azaldu zuten.
Azalpenen ondoren, galderak egiteko aukera izan zuten herritarrek eta herri bideen inguruan galdegin zuten batez ere. Auzolana berreskuratzeaz ere aritu ziren. 40 herritar inguru elkartu ziren.
Urtarrilaren 11n Herri Batzarra egin zuen Herri Kontseiluak. Egungo egoeraren inguruko azalpenak eman zituzten eta Igeldoko Udalaren 2026ko Aurrekontuak ere azaldu zituzten. Martxan dauden bi batzordeetan egiten ari diren lanen berri ere eman zuten.
Nahi baino mantsoago
Igeldoko Entitatea sortu zela urtea pasa arren, gai askok berdin jarraitzen dutela edo orain dela gutxi lortu dutela pausoren bat ematea azaldu zuten. Nahi baino mantsoago joatearen arrazoia azaldu zuten. «Fase honetan Donostiako Udalaren zain gaude eta zerbitzu asko oraindik Donostiako Udalaren bidez kudeatu beharrean gaude; zerbitzu gehienek kontratu bat dute atzetik». Horrez gain, administratiboki pausoak luzeak direla ere gaineratu zuten: «Erakunde publikoa izanik, zerbait egiteko, asko luzatzen da denbora».
Alde onak
Alde onak ere izan zituzten hizpide: «Dagoeneko lau langileak dauzkagu. Gauza asko mantso doaz, baina langileena espero baino lehenago izan da».
Beste hainbat alde on ere gaineratu zituzten: «Nahiz eta motel joan, badakigu etorkizunean positiboa izango dela Entitatea sortu izana. Oraindik “lotuta” gaude, baina eskumenak gureak dira. Horrez gain, ikasten goaz». Bitarte honetan lortutakoak ere nabarmendu zituzten: «kultur eta aisialdi eskaintza indartzea, eragileei diru laguntzak hobetzea eta administrazioa gerturatzea».
Eskola Zaharra eta komunak
Donostiako Udalak legegintzaldi honetarako hartu zituen bi konpromisoen inguruan aritu ziren. Eskola Zaharraz honakoa azaldu zuten: «proiektua egiten ari ziren bitartean, igogailua dela eta, konturatu dira “estudio de detalle” bat egin behar dutela. Zain gaude…». Komunen kasuan, «aurreikusi zutena baino kostu handiagoa du (40.000 euroetatik pasatzen da) eta esleipen bat egin beharra dago».
Aurrekontuak 2026
Abenduaren 18an onartu zituen Igeldoko Udaleko Batzarrak 2026ko Aurrekontuak eta kapitulu bakoitzaren azalpenak eman zituzten.
1. Kapituluaz azaldu zuten igo egin dela iaztik: «Langileei dagozkien kontu batzuk kalkulatu gabe zeuden eta horrez gain, administraria %70 beharrean, %100ean ariko da lanean».
2. Kapituluaren inguruan jakinarazi zuten orokorrean iazkoak mantendu dituztela. «Zerbitzu gehienak Donostiako Udalarekin lotuta daude. Ez dakigu zenbat zor diogun (ez dute kalkulatu), beraz, ez dugu mugitu badaezpada». Kapitulu honetan berritasun bat badela ere gaineratu zuten: «Eraikinen garbiketan, Donostiako Udalak lotutako kontratuari atxiki gara. Igoera eragin du horrek eta horrez gain, kultur etxeko bulegoa garbitzeko ordu batzuk gehitu ditugu».
4. Kapituluan (diru laguntzak), orokorrean mantendu egin dira partidak. Eta 6. Kapituluan (inbertsioak), ezin izan direla aurrera eraman azaldu zuten eta mantendu egin dituztela iazkoak: landabideak konpontzea (Agiti bidea), Itsas Aurreko hobekuntzak (igogailua, besteak beste), plaza berritzea, azpiegiturak eta urbanizazioa, argiteria berritzea, Eskolako hobekuntzak…
Plaza berritzeko prozesua
Herri Kontseiluko bi batzordeek zer darabilten eskuartean ere kontatu zuten. Batzorde soziokulturalak plaza berritzeko helburuarekin mar-txan dagoen parte hartze prozesuaz hitz egin zuen. Hiritik At-en bidez aurrera doan prozesuan ateratako ideiak plazaratu zituzten: Plaza irisgarri jartzea (eskola zaharraren obrarekin ere hobetuko da), espazio zabalagoak lortzea, esertzeko/egoteko leku egokiak jarzea, erabiltzen ez diren guneei erabilera ematea eta plazan integratzea, Lizardi txukundu eta egokitzea, peatonalizazioa bultzatzea, gazteentzako espazioren bat moldatzea…