Herritarrek aukeratuko dute armarria
Armarria aukeratzeko prozesua bukatzear da eta laster izango du Igeldok ere berea. Horretarako, aurkeztutako lanen artetik (7 aurkeztu dira), herriko taldeetako ordezkariek finalera pasa diren lan batzuk aukeratu dituzte eta orain, herritarrek aukeratuko dute irabazlea. Udazken Festan izango da hori. Igande goizean, azoka dagoen bitartean, herritarrek bozkatzeko aukera izango dute eta bertatik aterako da armarri irabazlea.
Hori horrela, herritarrei animatzeko eta parte hartzeko dei egiten die Herri Kontseiluak.