Hobekuntza txiki batzuk egin ditu Udalak
Obrak edo konponketak nahi baino motelago doazela azaldu du Igeldoko Udalak, baina zenbait hobekuntza txiki egin dituztela azken astean. Horien artean daude Itsas Aurre kanpoko konponketak: Din-din kanpoko zuloak konpondu dituzte, Itsas Aurre atariko arbustoa kendu eta pareta egin dute espazioa txukunduz, eta aterpeko itoteari konponbidea eman diote.
Eskolako sarrera laster
Eskuartean daukan beste hobekuntza bat Eskolako beheko sarrerako eremua txukuntzea da. Eskailera eta kantxarako bidearen artean dagoen eremua txukunduko dute. Pareta guztia txukundu eta margotu, belardia drenatu ur pilaketarik ez izateko, eta bertan dagoen iturria behar bezala jarri eta bere ura ondo bideratu.
Behin lanak bukatzean, pareta horretan rokodromo txiki bat jartzeko asmoa du Udalak. Eremuari beste erabilera bat ematea da asmoa.