Idazketa tailerra, urtarrilean
Urtarrilaren 17an Idazketa tailerra antolatu du Igeldoko Udalak Herri Kontseiluarekin batera. 16 urtetik gorako herritarrei zuzendua izango da. Nerea Loiolak gidatuko du saioa eta honakoa adierazi du edukiari buruz: «izena ematen duen jendearen nahi eta beharretara egokituko naiz. Hala ere, normalean, halako tailerrek asko izaten dute idazketa sortzailetik, norberaren barruko ahotsa askatu, material laburrak sortzeko ariketa eta baliabideak eman, entzutea landu (gure testuena eta besteena), bibliografia interesgarria ezagutu eta konpartitu...
Egun bateko saioa izango da 9:30etatik 13:00etara, Itsas Aurren.
Izena eman
Interesa izanez gero, abenduaren 31 baino lehenago izena eman behar da. Horretarak, idatzi edo deitu:
herrikontseilua@gmail.com edo 606311734.
Urtarrilaren 17an Idazketa tailerra antolatu du Igeldoko Udalak Herri Kontseiluarekin batera. 16 urtetik gorako herritarrei zuzendua izango da. Nerea Loiolak gidatuko du saioa eta honakoa adierazi du edukiari buruz: «izena ematen duen jendearen nahi eta beharretara egokituko naiz. Hala ere, normalean, halako tailerrek asko izaten dute idazketa sortzailetik, norberaren barruko ahotsa askatu, material laburrak sortzeko ariketa eta baliabideak eman, entzutea landu (gure testuena eta besteena), bibliografia interesgarria ezagutu eta konpartitu…
Egun bateko saioa izango da 9:30etatik 13:00etara, Itsas Aurren.
Izena eman
Interesa izanez gero, abenduaren 31 baino lehenago izena eman behar da. Horretarak, idatzi edo deitu:
herrikontseilua@gmail.com edo 606311734.


