Igeldorentzako ze proposamen daukaten galdetu diote berriz Goiari
Jarduneko Herri Kontseiluak idatzi bat erregistratu zuen Donostiako udaletxean maiatzean, hauteskundeen atarian. Eneko Goia alkateari eta udal gobernuari exijiitu diote mahai gainean jarri dezatela Igeldorentzat daukaten proposamena: «benetan proposamenik baldin badute. Eta aldiz, bide hori jorratzeko asmorik ez badute, argi adierazi dezatela». Herri Kontseilua aspertuta dago «hitz eta promesa hutsalekin». Abenduaren 18an bilera egin zuten eta bertan zenbait erabaki adostu zituztela gogorarazten die idatzian, baina «oraingoan ere» ez dutela ezer egin. «Hilabeteak igaro dira bilera hau burutu zenetik, tartean Igeldoko desanexio prozesuaren inguruko epaia eman delarik. Epaiaren harira, Alkate jaunak, berriro luzatu ditu prentsan Igeldo Toki Entitate bihurtzearen aldeko adierazpenak. Igeldoko Herri Kontseiluak, ordea, ez du honen inguruko proposamenik jaso. Gaia gurekin lantzeko konpromisoa hartu zuen bilera hartan, baina ez digu bilera deialdirik egin ez dokumenturik pasa», salatu dute.
Abenduko bileran, Alkateak Igeldorentzat soluzio bakarra eman zuela azaldu dute: Toki Entitate Txikia bihurtzea. Eta azken lau urteetan horren inguruko proposamenik zergatik ez duen egin galdetuta, honakoa erantzun omen zuen: uste zuela Herri Kontseiluaren jarrera bide horren kontrakoa zela. «Herri Kontseilutik garbi adierazi genion Igeldoren afera konpontzeko beharrezkoa dela Igeldoko herritarren borondatea errespetatzea. Hala ere, Igeldotik beti azaldu gara prest gure herriko zein herritarren egoera hobetzeko baliagarri izan daitezkeen proposamenak aztertzeko. Aldiz, Donostiako Udala izan da beti bide horiek proposatu ondoren, azalpenik eman gabe bukaera eman diena», azpimarratu dute.