Ikastaro berriak proposatzeko momentua da
Irailetik aurrera 2025-2026 ikasturteko ikastaroetan apuntatzeko epea irekiko da eta orain guztia antolatzen ari dira Ieltxo elkarteko kideak. Hori horrela, orain da momentua ikastaro berriak proposatzekoa.
Dagoeneko hainbat proposatu dituzte: dantza garaikidea, helduentzako euskal dantza, antzerkia, xakea eta frantsesa berreskuratzea. Aurreko ikasturtean bezala, honako ikastaroak egongo dira aukeran ziurrenik: joskintza, pianoa, trikitixa, panderoa, ingelesa, euskal dantza, yoga eta mintzapraktika.
Ikastaro labur moduan Autodefentsa Feminista eskaintzeko asmoa ere badago.
Matrikulazioa iraila hasieran egin beharko da (irailean egingo da deialdi zehatza). Proposamenak egiteko edo zalantzak argitzeko helbide honetara idatzi behar da:
ieltxokulturelkartea@ymail.com.
Irakasle berriak
Aldaketak ere izango dira irakasleei dagokienean. Pianoan, yogan eta handien euskal dantzan Naiarak, Ritak eta Oierrek ez dute jarraituko. Momentuz, piano eta yogan ordezko irakasleak badaude, baina euskal dantzako irakasle bila jarraitzen dute. Interesa izanez gero, jarri harremanetan Ieltxora idatziz.