Ikastaroak probatzeko aukera
Pixkanaka-pixkanaka ari da gerturatzen ikasturte bukaera eta ohi bezala, ikastaroak ezagutu edo probatzeko aukera eman nahi du Ieltxo elkarteak. Datorren ikasturteari begira, zalantzak argitzen laguntzeko asmoz egiten du deialdi hau. Honako ikastaroak daude: yoga, ingelesa, euskal dantza, dantza garaikidea, panderoa, trikitixa, pianoa, xakea eta joskintza. Interesa izanez gero, idatzi: ieltxokulturelkartea@ymail.com / 606311734.
Bestalde, ikasturte bukaerako emanaldia prestatzen ari dira (dantza garaikidea, pianoa, trikitixa eta panderoa). Ekainaren 19an izango da frontoian.