IKER ZINKUNEGI ARRILLAGA: Bagoaz, baina poliki
Igeldoko Entitateko presidenteari elkarrizketa egin diote Orri Informatiboan. Karguan daraman 8 hilabete hauetako balorazioa egin digu; baita eskuartean dituzten erronken inguruko azalpena eman ere.
Iker Zinkunegi Arrillaga (1979) Igeldoko Toki Entitateko Batzorde Kudeatzaileko presidentea da. 2027ko Udal Hauteskundeak egin bitarte, Batzorde hau arduratuko da kudeaketaz. Urte mordoa egin ditu Zinkunegik herrigintzan, herriko eragile desberdinetako kide izanik. Herri Kontseiluko kidea ere izan zen 8 urtetan (2011-2019). Igeldoko TETa sortzeko prozesuan partaide izan zen eta orain dela 8 hilabetetatik, Igeldoko Entitateko presidente kargua du. Igeldoko “Alkatea” esango dugu…
Abenduan beteko du urtea Igeldoko Entitateak. Zuek karguak hartu zenituztela, berriz, 8 hilabete pasa dira. Ze balorazio egiten duzu?
Balorazioa positiboa da, azken urteetan hainbeste lanketa eta buruhauste eragin digun prozesua aurrera eramatea lortu dugulako. Azkenean lortu dugulako Igeldo Tokiko Entitate bezala sortzea. Eta honek bide berri bat irekitzen digulako, eskumen propio batzuekin eta hauei lotutako aurrekontuarekin.
Hala ere, aldi berean, sortu zenetik 10 hilabete pasa dira eta karguak hartu genituenetik 8 hilabete, eta ikusten dugu denbora pasa arren, gauza asko egin gabe daudela oraindik...
Administrazio publiko baten funtzionamendua nolakoa den ikasten ari gara, gauza txiki bat egiteko zenbat zailtasun dauden eta zenbat pauso eman behar diren... Gainera, zerbitzu asko momentu honetan Donostiako Udalaren bidez kudeatu beharrean gaude eta eragina dauka horrek denak. Zailtasunak ekartzen ditu eta moteldu egiten du dena. Eta kontuan izan behar da Donostiarekin ari garela, ez herri txiki batekin.
Askotan esan da Igeldoko egoera hobetzeko oso tresna baliagarria izango zela Toki Entitatea. Nabaritzen al duzue?
Konbentzituta gaude halaxe izango dela, baina hasiera besterik ez da eta denbora beharko dugu alde hori behar bezala nabaritzeko. Eskumen asko, nahiz eta gureak izan, Donostiarekin koordinatu beharra dauzkagu oraindik eta zehaztapenak egiten joan erabat gure gain eduki arte. Horrez gain, lehen esan bezala, zerbitzu gehienek kontratu bat dute atzetik eta kontratu horiek indarrean daude oraindik Donostiako Udaletik, ez daude gure esku. Beraz, pixkanaka goaz. Mantenuko zerbitzu gehienak, adibidez.
Hala ere, errazen egin zaigun arloetan, alde pixka bat nabaritu dela esango genuke edo horretan saiatu gara behintzat: festak indartzen, kultur eta aisialdi ekintzak areagotzen, beharra zuten eragileei diru laguntza egokia bideratzen, administrazioa gerturatzen (hainbat tramite Igeldon egiteko aukera dago)...
Zeintzuk dira hasiera honetako erronkak?
Dena martxan jartzea. Pixkanaka ari gara forma ematen; hau da, gure eskumenak hemendik gestionatzen, Donostiako Udalarekin funtzionamendua zehazten, gure udal plantilla osatzen… Eta aldi berean, sortzen diren eskaera eta beharrei erantzuten.
Epe motz/ertainean dauzkagun erronka batzuk honakoak dira: Itsas Aurren igogailua jartzea, Eskolako kantxako sarrerako gunea txukuntzea (iturria ondo jarri, belardia drenatu, pareta konpondu, rokodromo txiki bat jarri...), Agiti bidea konpontzea (diru laguntza lortu da), Parte hartze prozesua bukatu eta kaxkoa berrantolatzea (espazio irekia, irisgarria, peatonalizatzea…), Eskola Zaharra konpontzea (udala kokatu, eragileentzako espazioak, ikus-entzunezko gunea), plazako komunak eta aldagelak konpontzea… Horiek denak behintzat martxan dauzkagu. Ea lehenbailehen gauzatzeko aukera dugun.
Eta burutan dauzkagu baita ere, gaztetxoentzat eskaintza edo ekipamendu gehiago jartzea, kultur etxeko terraza estaltzea, landa guneko biztanleentzat eta adinekoentzat garraio zerbitzua jartzea...
Eta borrokak?
Borrokak asko. Esan bezala, Donostiako Udalarekin lotuta gaude arlo askotan eta bertako jarrerak eragina dute. Gure ekintzak atzeratu, zaildu… Igeldoko Entitatea definitzen duen dokumentuan gauza asko biltzen dira, eta egunerokoan horiek martxan jartzea da orain lortu beharrekoa. Adibidez hirigintza arloari lotuta. Hirigintza ez da gure eskumena, baina Igeldon gertatzen diren lizentzia eskaera guztien berri izango genuela adostu zen. Eta ondoren, Igeldoko Udaletik txosten bat egiteko aukera izango genuela. Bada, hori oraindik ez dago martxan eta azken hilabeteetan Igeldon egon diren lizentzia eskaeren berri ez dugu izan. Dena dela, urria hasieran hirigintzako ordezkariekin bilera egin genuen eta mekanismoa aktibatzekotan geratu dira.
Bestalde, eskumenen transferentzia bi fasetan egitea erabaki zen. Eta beste zenbait eskumen aurrerago lantzea ere bai. Beste fase horri ere heldu behar diogu eta gerora aztertzekotan geratu ziren eskumenetaz hitz egin. Bitariko batzordea laister osatuko dugu eta hor landu beharko ditugu.
Badakigu Toki Entitateak muga batzuk badituela eta hainbat eskumen ere ez direla Igeldorenak. Muga horiek kontuan izanda, nola espero duzue hobetzea Igeldo?
Epe motzean, aurrez esandako ekimen horiek aurrera eramanda espero dugu hobetzea. Eta epe ertain/luzean, honako hauek lortu nahiko genituzke, besteak beste: herriko jatetxeostatua izatea, materiala gordetzeko biltegi handi bat, eguneko zentroa, igeldotarrentzako etxebizitzak… Badakigu gauza batzuk beste batzuk baino zailagoak direla, oso zailak batzuk, eta lanketa handia eskatuko digutela, baina saiatuko gara.
Herri Kontseilua izan da orain arte herriko ordezkaria. Ze harreman duzue?
Guretzat Herri Kontseiluak izan duen ibilbidea eta funtzioa oso garrantzitsua izan da eta gaur egun ere, zilegitasuna du Igeldoren beharrak adierazterakoan eta erabakiak hartzerakoan. Administrazioa herrira gerturatzeko bidea da eta herritarren partehartzea eta inplikazioa bul-tzatzen du. Hori horrela, Herri Batzarretan eta batzordeetan hartzen diren erabakiak aintzat hartzekoak dira guretzat. Egoera berrira moldatuz, Herri Kontseiluak bi batzorde sortzea erabaki zuen herritarrekin batera eta horietan lantzen dituzten proposamenak kontuan hartzen ditugu. Ez dakienarentzat, batzorde soziokulturala eta zerbitzuetako batzordea daude.
Momentu honetan Igeldoko Entitatean gauden ordezkari gehienak Herri Kontseilutik gatoz eta guretzat Herri Kontseiluko Batzordeak herri honen motorra, bihotza… dira eta Igeldoko Entitatea litzateke ekintzak gauzatzeko tresna, baliabideak dauzkana. Beraz, harremana erabatekoa da.
Eta Donostiako Udalarekin? Bitariko Batzordea aipatu duzu lehen...
Sail batzuetako arduradunekin harreman zuzena dugu dagoeneko, batez ere, mantenimendukoekin. Eta beste arloetan, beharrak sortu ahala goaz elkar ezagutzen, bilerak egiten... Donostiako Udaleko sail gehienetan ezezagutza handia dago oraindik kontu honekin eta pixkanaka goaz gauzak zehazten.
Bitariko Batzordeari dagokionez, Igeldoko Tokiko Entitate Txikia definitzen duen txostenean bildu genuen Batzorde hau sortzea. Dirudienez, aste gutxiren buruan jarriko da martxan. Bertan, bi alderdiak egongo gara ordezkatuta, Igeldoko Udala eta Donostiako Udala, eta helburua izango da bien arteko funtzionamendua behar bezala zehaztea eta horretarako mekanismoak ezartzea. Bertan, eskumenak landuko ditugu (A eta B blokekoak), dagokien gobernu-organoei erabaki-proposamenak egingo dizkiogu eta behar denean, Donostiako Udalaren erantzuna, aholkularitza, datuen doikuntza edo aldaketak ere bermatuko dira.
Hiru langile ere badauzka dagoeneko Igeldoko Udalak. Zer moduz?
Bai, uztailean hasi ziren Irati (Administrazio Orokorreko Teknikaria) eta Estitxu (Administraria) lanean eta sorpresa izan zen. Ez genuen espero hain azkar langileak izatea. Eta iraila erdialdera Ricardo batu zitzaien, aparejadorea. Pozik gaude. Igeldoko Udala forma hartzen ari da eta beraiei esker ere, zerbitzuak hobetzen goaz eta dauden zereginei behar bezala erantzuten. Gainera, oso jarrera onarekin hasi dira, lanerako gogoz, eta euren funtzioetan esperientzia dutenak dira.
Horiez gain, aipatu nahiko genuke Irunek ere laguntza asko ematen digula oraindik. Gure langile propioak izan arte bideratu zuen Donostiako Udalak Igeldora, baina oraindik ere jarraitzen du laguntzen. Langile fina eta konprometitua izateaz gain, Donostiako Udala ezagutzen du, badaki egoera bakoitzean nora bideratu, eta Igeldoko errealitatea ere ezagutzen duenez, oso eraginkorra da. Asko laguntzen ari da Igeldoko Entitatea behar bezala bideratzen eta sortzen diren korapiloak askatzen.
Egoera berri honen aurrean, Igeldo Tokiko Entitate izanik, nola ikusten dituzue herritarrak?
Kanpotik aldaketa nabaritzea ez da erraza, beraz, kokatzen ikusten ditugu oraindik. Orain artekotik aparte, zerbait antolatu bada edo konponketaren bat egin bada, Donostiako Udalak egin ote duen galdetzen dute askok. Oraindik ez dira jabetzen gaitasuna duela Igeldok arlo batzuetan erabakiak hartu eta ekintzak egiteko; Igeldoko Udala daukagula. Eta eskumenen jabetza erabatekoa ez denez, modu bateko menpekotasuna badagoenez oraindik Donostiarekin, zaila egiten zaie ulertzen zer bai eta zer ez.
BANDOARI BURUZKO AZALPENA
Aste honetan zehar Bandoa jasoko dute etxeetan herritarrek, errepide ondoko zuhaitzen mozketa dela eta. Hori horrela, azalpenak eman nahi izan ditu Zinkunegik: «Arazo asko sortzen ari dira azken aldian, haize eta euriteek eraginda zuhaitzak erortzen dira eta bideak itxita geratzen dira edo argi indar kableen gainera erortzen dira. Egoera arriskutsuak sortzen dira ondorioz eta beharrezkoa ikusi dugu Bando hau bidaltzea. Negua dator eta horrelako egoera gehiago sortuko dira. Igeldoko Udalak halako lanak bere gain hartzeak diru asko gastatu beharra eragingo lioke eta gainera, legez ere ezingo luke. Legeak dio lursailen jabeek egin behar dituztela lan horiek. Garai batean auzolanean ere egiten ziren halako lanak, baina urteetan galtzen joan da funtzionatzeko modu hau eta ez da ezer egin. Pixkanaka heldu egin behar diogu kontu honi bideen egoera okertzen ari da eta».
Igeldoko Entitateko presidenteari elkarrizketa egin diote Orri Informatiboan. Karguan daraman 8 hilabete hauetako balorazioa egin digu; baita eskuartean dituzten erronken inguruko azalpena eman ere.
Iker Zinkunegi Arrillaga (1979) Igeldoko Toki Entitateko Batzorde Kudeatzaileko presidentea da. 2027ko Udal Hauteskundeak egin bitarte, Batzorde hau arduratuko da kudeaketaz. Urte mordoa egin ditu Zinkunegik herrigintzan, herriko eragile desberdinetako kide izanik. Herri Kontseiluko kidea ere izan zen 8 urtetan (2011-2019). Igeldoko TETa sortzeko prozesuan partaide izan zen eta orain dela 8 hilabetetatik, Igeldoko Entitateko presidente kargua du. Igeldoko “Alkatea” esango dugu…
Abenduan beteko du urtea Igeldoko Entitateak. Zuek karguak hartu zenituztela, berriz, 8 hilabete pasa dira. Ze balorazio egiten duzu?
Balorazioa positiboa da, azken urteetan hainbeste lanketa eta buruhauste eragin digun prozesua aurrera eramatea lortu dugulako. Azkenean lortu dugulako Igeldo Tokiko Entitate bezala sortzea. Eta honek bide berri bat irekitzen digulako, eskumen propio batzuekin eta hauei lotutako aurrekontuarekin.
Hala ere, aldi berean, sortu zenetik 10 hilabete pasa dira eta karguak hartu genituenetik 8 hilabete, eta ikusten dugu denbora pasa arren, gauza asko egin gabe daudela oraindik…
Administrazio publiko baten funtzionamendua nolakoa den ikasten ari gara, gauza txiki bat egiteko zenbat zailtasun dauden eta zenbat pauso eman behar diren… Gainera, zerbitzu asko momentu honetan Donostiako Udalaren bidez kudeatu beharrean gaude eta eragina dauka horrek denak. Zailtasunak ekartzen ditu eta moteldu egiten du dena. Eta kontuan izan behar da Donostiarekin ari garela, ez herri txiki batekin.
Askotan esan da Igeldoko egoera hobetzeko oso tresna baliagarria izango zela Toki Entitatea. Nabaritzen al duzue?
Konbentzituta gaude halaxe izango dela, baina hasiera besterik ez da eta denbora beharko dugu alde hori behar bezala nabaritzeko. Eskumen asko, nahiz eta gureak izan, Donostiarekin koordinatu beharra dauzkagu oraindik eta zehaztapenak egiten joan erabat gure gain eduki arte. Horrez gain, lehen esan bezala, zerbitzu gehienek kontratu bat dute atzetik eta kontratu horiek indarrean daude oraindik Donostiako Udaletik, ez daude gure esku. Beraz, pixkanaka goaz. Mantenuko zerbitzu gehienak, adibidez.
Hala ere, errazen egin zaigun arloetan, alde pixka bat nabaritu dela esango genuke edo horretan saiatu gara behintzat: festak indartzen, kultur eta aisialdi ekintzak areagotzen, beharra zuten eragileei diru laguntza egokia bideratzen, administrazioa gerturatzen (hainbat tramite Igeldon egiteko aukera dago)…
Zeintzuk dira hasiera honetako erronkak?
Dena martxan jartzea. Pixkanaka ari gara forma ematen; hau da, gure eskumenak hemendik gestionatzen, Donostiako Udalarekin funtzionamendua zehazten, gure udal plantilla osatzen… Eta aldi berean, sortzen diren eskaera eta beharrei erantzuten.
Epe motz/ertainean dauzkagun erronka batzuk honakoak dira: Itsas Aurren igogailua jartzea, Eskolako kantxako sarrerako gunea txukuntzea (iturria ondo jarri, belardia drenatu, pareta konpondu, rokodromo txiki bat jarri…), Agiti bidea konpontzea (diru laguntza lortu da), Parte hartze prozesua bukatu eta kaxkoa berrantolatzea (espazio irekia, irisgarria, peatonalizatzea…), Eskola Zaharra konpontzea (udala kokatu, eragileentzako espazioak, ikus-entzunezko gunea), plazako komunak eta aldagelak konpontzea… Horiek denak behintzat martxan dauzkagu. Ea lehenbailehen gauzatzeko aukera dugun.
Eta burutan dauzkagu baita ere, gaztetxoentzat eskaintza edo ekipamendu gehiago jartzea, kultur etxeko terraza estaltzea, landa guneko biztanleentzat eta adinekoentzat garraio zerbitzua jartzea…
Eta borrokak?
Borrokak asko. Esan bezala, Donostiako Udalarekin lotuta gaude arlo askotan eta bertako jarrerak eragina dute. Gure ekintzak atzeratu, zaildu… Igeldoko Entitatea definitzen duen dokumentuan gauza asko biltzen dira, eta egunerokoan horiek martxan jartzea da orain lortu beharrekoa. Adibidez hirigintza arloari lotuta. Hirigintza ez da gure eskumena, baina Igeldon gertatzen diren lizentzia eskaera guztien berri izango genuela adostu zen. Eta ondoren, Igeldoko Udaletik txosten bat egiteko aukera izango genuela. Bada, hori oraindik ez dago martxan eta azken hilabeteetan Igeldon egon diren lizentzia eskaeren berri ez dugu izan. Dena dela, urria hasieran hirigintzako ordezkariekin bilera egin genuen eta mekanismoa aktibatzekotan geratu dira.
Bestalde, eskumenen transferentzia bi fasetan egitea erabaki zen. Eta beste zenbait eskumen aurrerago lantzea ere bai. Beste fase horri ere heldu behar diogu eta gerora aztertzekotan geratu ziren eskumenetaz hitz egin. Bitariko batzordea laister osatuko dugu eta hor landu beharko ditugu.
Badakigu Toki Entitateak muga batzuk badituela eta hainbat eskumen ere ez direla Igeldorenak. Muga horiek kontuan izanda, nola espero duzue hobetzea Igeldo?
Epe motzean, aurrez esandako ekimen horiek aurrera eramanda espero dugu hobetzea. Eta epe ertain/luzean, honako hauek lortu nahiko genituzke, besteak beste: herriko jatetxeostatua izatea, materiala gordetzeko biltegi handi bat, eguneko zentroa, igeldotarrentzako etxebizitzak… Badakigu gauza batzuk beste batzuk baino zailagoak direla, oso zailak batzuk, eta lanketa handia eskatuko digutela, baina saiatuko gara.
Herri Kontseilua izan da orain arte herriko ordezkaria. Ze harreman duzue?
Guretzat Herri Kontseiluak izan duen ibilbidea eta funtzioa oso garrantzitsua izan da eta gaur egun ere, zilegitasuna du Igeldoren beharrak adierazterakoan eta erabakiak hartzerakoan. Administrazioa herrira gerturatzeko bidea da eta herritarren partehartzea eta inplikazioa bul-tzatzen du. Hori horrela, Herri Batzarretan eta batzordeetan hartzen diren erabakiak aintzat hartzekoak dira guretzat. Egoera berrira moldatuz, Herri Kontseiluak bi batzorde sortzea erabaki zuen herritarrekin batera eta horietan lantzen dituzten proposamenak kontuan hartzen ditugu. Ez dakienarentzat, batzorde soziokulturala eta zerbitzuetako batzordea daude.
Momentu honetan Igeldoko Entitatean gauden ordezkari gehienak Herri Kontseilutik gatoz eta guretzat Herri Kontseiluko Batzordeak herri honen motorra, bihotza… dira eta Igeldoko Entitatea litzateke ekintzak gauzatzeko tresna, baliabideak dauzkana. Beraz, harremana erabatekoa da.
Eta Donostiako Udalarekin? Bitariko Batzordea aipatu duzu lehen…
Sail batzuetako arduradunekin harreman zuzena dugu dagoeneko, batez ere, mantenimendukoekin. Eta beste arloetan, beharrak sortu ahala goaz elkar ezagutzen, bilerak egiten… Donostiako Udaleko sail gehienetan ezezagutza handia dago oraindik kontu honekin eta pixkanaka goaz gauzak zehazten.