IKOn ere Gabonak ate joka
Urtero bezala, aurten ere, IKOk abenduan zehar hiru zozketa antolatu ditu. Sariak, 30 euroko hiru erosketa txartel izango dira. 10 euroko erosketa gastu bakoitzeko, bezeroak zozketarako txartel bat eskuratuko du.
Era berean, Gabon jaiak ate joka ditugula eta, kooperatibako produktuekin osatutako poltsak oparitzeko aukera eskainiko dute. Bazkideek eta gainerako bezeroek eskatzeko aukera izango dute, eta bertako eta inguruko enpresetan ere zabalduko dute eskaintza. Bi poltsa mota izango dira: Tximistarri poltsa, 30 eurotan, eta Agiti poltsa, 60 eurotan.
Sukaldaritza tailerra haurrentzat
Bestalde, urte berrirako sukaldaritza tailerra antolatzen ari dira haurrentzat. IKOk eskaintzen dituen osagaiekin prestatutako jaki osasuntsu eta goxoak izango ditu tailerrak oinarri. Honi buruzko informazioa aurrerago zabalduko dute antolatzaileek.
IKOk Gabon zoriontsuak opa dizkie herritarrei «eta urte berrirako osasuna eta elkarlana!».