Ilargia, Jupiter, Saturno... aztertu eta ikusteko plana, abenduan
Donostiako Udaleko Gazteria sailak antolatuta, astronomia saioa egingo da Igeldon abenduaren 22an. Alde batetik, umeentzako tailerra izango da 16:30etatik 18:00etara Itsas Aurren. Eta bestetik, 18:30etan behaketa egingo da Undermounten terrazan (kasu honetan, ume, gazte eta helduentzat izango da). Gabonak Zuretzat programaren barruan antolatu dute. Aranzadikoen eskutik izango dira tailerra eta behaketa.
Adierazi dutenez, egun aproposa izango da behaketa egiteko, Ilargia eta Jupiter alineatuak egongo direlako eta Saturno oso gertu egongo delako. Aranzadiko teleskopioekin ikusteko aukera izango da.
Izena eman behar da
Gazteria Sailetik jakinarazi dute partehartzaile kopurua mugatua izango dela eta izena eman behar dela aurrez. Izen ematea irekita dago Gazteria saileko webgunean; sakatu hemen. Gabonak Zuretzat programaren barruan, ekintza gehiago ere badaude Igeldotik kanpo.