Instalazio fotovoltaikoen inaugurazioa egingo du IKEk
Energia-Komunitateak bere ibilbideari ekin zionetik hiru urteetan egindako lanak bere fruitua eman du, eta lehen proiektuan aurreikusten ziren lau instalazio fotovoltaikoak dagoeneko abian dira.
Albistea zabaltzeko asmoz, kooperatibak prentsaurrekoa antolatu du martxoaren 5erako (osteguna), 12:00etan, Itsas Aurren. Ekitaldi horrekin, instalazio horien inaugurazio ofiziala egingo da.
Toki Entitate Txikiko ordezkariak eta proiektua gauzatzeko laguntzak eman dituzten erakundeetako ordezkariak gonbidatu dira ekitaldira. Era berean, hainbat komunikabide deitu dira.
Herritarrak gonbidatuta
Ekitaldia irekia izango da, eta bazkide den edo bazkide ez den edozein herritar hurbildu daiteke bertara. Baina goizez egingo denez, komunitateak beste egun batean, bazkide eta herritar guztiak gonbidatuta, topaketa bat antolatzeko asmoa du elkarrekin ospatzeko.