IRAILEKO POXA: Uda giroa luzatu nahian
Iraila gogor xamarra egiten zaie batzuei, udako oporrak atzean utzi, eta errutinarako buelta izaten delako. Lanera buelta, umeak eskolara, udaren amaiera...
Animo horiek igotzeko eta irailari bizipoz pixka bat emateko, "Iraileko poxa" antolatzea erabaki zuen Igeldoko Udalak Batzorde soziokulturalarekin elkarlanean. Horren baitan antolatu ziren ekintzak iraileko bi ostiraletan. Irailaren 5ean uretako puzgarrik eta zinea plazan eskaini ziren. Irailaren 12an, berriz, Arima Soul taldearen kontzertua izan zen eta ondoren, DJ Makalaren saioa. Afaldu bitartean, kontzertuaz gozatzeko aukera izan zen Goxoa food truckari esker. Oso giro polita sortu zen.
Antolatzaileak gustora geratu ziren lortutako emaitzarekin eta berriz errepikatzeko gogoz. Iraileko poxak ere izango duela jarraipena azaldu dute.
Iraila gogor xamarra egiten zaie batzuei, udako oporrak atzean utzi, eta errutinarako buelta izaten delako. Lanera buelta, umeak eskolara, udaren amaiera…
Animo horiek igotzeko eta irailari bizipoz pixka bat emateko, “Iraileko poxa” antolatzea erabaki zuen Igeldoko Udalak Batzorde soziokulturalarekin elkarlanean. Horren baitan antolatu ziren ekintzak iraileko bi ostiraletan. Irailaren 5ean uretako puzgarrik eta zinea plazan eskaini ziren. Irailaren 12an, berriz, Arima Soul taldearen kontzertua izan zen eta ondoren, DJ Makalaren saioa. Afaldu bitartean, kontzertuaz gozatzeko aukera izan zen Goxoa food truckari esker. Oso giro polita sortu zen.
Antolatzaileak gustora geratu ziren lortutako emaitzarekin eta berriz errepikatzeko gogoz. Iraileko poxak ere izango duela jarraipena azaldu dute.




