Irteerak eta antzerkia, Eskolako berriak
Hiruhileko honetan, hainbat egun seinalatu ospatu dituzte Eskolan. San Sebastianekin hasi ziren eta Santa Ageda iritsi zen ondoren. Bertsolaritzako saioetan, koplak prestatu zituzten ikasleek. Herriko jubilatuei ere abestu zizkieten eta ondoren elkarrekin aritu ziren koplak kantari. Azkenik, inauteriak ospatu dituzte. Jarritako gaia: Lanbideak.
Antzerkia martxan
Otsailarekin batera, antzerkia hasi dute LH mailakoek. Aurten antzerkigile berria dute: Amaia Irazabal. Horrez gain, proiektuekin erlazionatutako irteerak egiten ari dira. HHko ikasleek Igeldoko baserri desberdinak bisitatuko dituzte. Eskolako nagusiak Itsas Museora joan ziren eta 2 eta 3. mailakoak San Telmora joango dira.