Jai Batzordea proposamenak jasotzeko gogoz dago
Jai Batzordea martxan jarri da dagoeneko San Pedro festekin eta otsailaren 25ean bilera egitekoak ziren ideiak eta proposamenak jasotzeko. Aurrerago izango dira bilera gehiago eta bitartean, emailez ere badago aukera: ttonttorro@gmail.com. Proposamenak jasotzeko gogoz daudela azaldu dute:«Bertan proposamenak luzatu ditzakezue edota aurreko urteetan egin diren eta errepikatzea nahiko zenituzketen ekintzak azpimarratu. Eskatzea libre den moduan, gure esku dagoena egingo dugu».
Edonork parte hartzeko aukera
Igeldoko Jai Batzordeak lan egiteko modu berezia duela azpimarratu dute: «herritar bakoitzak haren nahien eta irriken arabera parte har dezake, nahi duen eremuan lan eginez. Lan egiteko modu hori azken urteetan positiboki baloratua izan denez, aurten ere funtzionatzeko eta antolatzeko modu horri eustea erabaki dugu». Azken urteetan bezala, hiru azpi-taldetan egiten dute lan: diru zaintzako eta kudeaketako taldea; administrazio taldea eta koordinazio taldea (ekintzak antolatu, egutegia zehaztu…). «Batzordearen bilerak guztiz irekiak dira: haur, gazte zein heldu! Eragin buruari eta ea denon artean San Pedro eder eta parte-hartzaileez gozatzen dugun!».