Krosean ateratzeko izen ematea zabalik dago
Ekainaren 23an (igandea) izango da Igeldoko 39. igoera herrikoia eta izen ematea zabalik dago dagoeneko. Herrikrosan eman daiteke izena (herrikrosa.eus) 5 eurotan. Egunean bertan ere izango da aukera Ezeiza hotelean, 8 eurotan (09:00-09:30 bitartean). Krosa goizeko 10:00etan hasiko da eta partehartzaileek Ondarretatik (Ezeiza paretik) Mendizorrotzera igo beharko dute (7,2km). Sariak izango dira lehenengo, bigarren eta hirugarren gizon eta emakumezkoentzat, eta baita aurreneko gizonezko eta emakumezko igeldotarrentzat ere. Sari banaketa plazan izango da 11:30etan. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko da eta zozketa berezia ere egingo da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, motxilak igotzeko aukera egongo da, helmugatik herrira jaisteko kotxeak egongo dira eta dutxak ere eskura jarriko dituzte.
Ekainaren 23an (igandea) izango da Igeldoko 39. igoera herrikoia eta izen ematea zabalik dago dagoeneko. Herrikrosan eman daiteke izena (herrikrosa.eus) 5 eurotan. Egunean bertan ere izango da aukera Ezeiza hotelean, 8 eurotan (09:00-09:30 bitartean).
Krosa goizeko 10:00etan hasiko da eta partehartzaileek Ondarretatik (Ezeiza paretik) Mendizorrotzera igo beharko dute (7,2km). Sariak izango dira lehenengo, bigarren eta hirugarren gizon eta emakumezkoentzat, eta baita aurreneko gizonezko eta emakumezko igeldotarrentzat ere.
Sari banaketa plazan izango da 11:30etan. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko da eta zozketa berezia ere egingo da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, motxilak igotzeko aukera egongo da, helmugatik herrira jaisteko kotxeak egongo dira eta dutxak ere eskura jarriko dituzte.