Laister aparkaleku txukuna izango du IKOk
Azken urteetan bezala, Gabonetako boletoak atera dira herrian. Oraingo honetan, Igeldoko Kooperatibak hartu du ardura eta bertatik ateratako dirua IKOko aparkalekua txukuntzeko izango da. Denera, 4.300 euro atera direla jakinarazi dute eta eskerrak eman dizkiete parte hartu duten guztiei: «Denon indarrari esker IKOk laister aparkaleku txukuna izango du».
Bestalde, Gabonetako boletoen garrantzia azpimarratu nahi izan dute: «Oraingoan IKOk baliatu du Gabonetako zozketa, baina herriko ekimen bat da eta behar duenak erabiltzeko dago. Eutsi diezaiogun!».