Langileak fin ari dira
Igeldoko Udaleko hiru langileei egindako elkarrizketa.
Irati Labaca Garmendia Administrazio Orokorreko Teknikaria
Estitxu Ruiz Gil Administraria
Ricardo Landa Oñate Arkitekto teknikoa
Hilabete batzuk daramatzazue Igeldoko Udalean lanean. Zer moduz ari zarete moldatzen?
I. Labaca: Pixkanaka pixkanaka martxa hartzen goaz. Hasiera batean gauza berri asko ziren, zerotik martxan jartzeko hainbat elementu… Baina denon artean eta guztien laguntzarekin jada nahiko martxa ona hartu dugu.
E. Ruiz: Egia esan, oso ondo moldatzen ari naiz, hasieran zerbait berria izateak beti sortzen du beldur pixka bat. Baina gauzak pixkanaka egiten ari gara eta ni pertsonalki asko ikasten ari naiz profesionalki.
R. Landa: Oso ongi, lan talde oso polita daukagu.
Ezagutzen al zenuen Igeldo? Ze inpresio egin dizu?
I. Labaca: Txikitan noiz edo noiz gurasoekin etorria nintzen, baina egia esan ez nuen gehiegi ezagutzen. Inpresio ona egin dit, herri txiki batena, guztiak ezagutzen direna eta elkar laguntzen dutena.
E. Ruiz: Ni Donostiakoa izanda, Igeldo nahiko gertu daukat. Noizbait egona nintzen, baina ez nintzen zehazki herrian egon. Leku zoragarria da, zalantzarik gabe, bista zoragarriekin eta giro ederrarekin. Herri txikia izanik oso giro familiarra nabaritzen da.
R. Landa: Bai, tarteka oinez igotzen naiz herrigunera eta bizikletaz ibiltzen naiz herri bideetatik. Hiritik gertu dagoen arnasgunea da niretzat.
Herri txiki batera etorri zara. Ohituta al zaude halako lekuetan lan egiten? Zein da zure ibilbidea?
I. Labaca: Ni herri txikikoa naiz, beraz, aspektu pertsonalean herri txikietako dinamika ezagutzen dut. Lanari dagokionean, berriz, herri txikietako idazkaritzetan zein administrazio handiagoetan aholkulari juridiko edo administrazio orokorreko teknikari gisa egon naiz.
E. Ruiz: Egia esan ez, ni normalean leku handietan egon naiz lan egiten, Foru Aldundian, Eusko Jaurlaritzan… horrelako organismo handietan lan egiteko modua oso desberdina da. Esan nahi det, azkenean bakoitzak bere funtzio zehatzak ditu eta bakoitzak bere lana egiten du. Igeldon adibidez, entitate txiki bat izanda denak denetarik egiten dugu eta modu honetan ere gehiago erlazionatu behar gara gure artean eta arlo guztietatik ikasten duzu.
R. Landa: 2001. urtetik 2014. urtera arte obra arduradun gisa aritu naiz hainbat enpresatan eta Elgetako arkitekto teknikoa izan nintzen 6 urtez, 2014. urtera arte (Igeldoren antzeko ezaugarri asko ditu). 2014-2015 Zumaiako udaletxean arkitekto tekniko lanetan, 2016-2020 ingurumen teknikaria Zumaiako udaletxean, 2020-2021 arkitekto tekniko Hernaniko udaletxean, 2021-2024 zerbitzuburu Ordiziako udaletxean, 2024-2025 arkitekto teknikoa Ordiziako udaletxean.
Dena berria da, Igeldoko Udala martxan jartzen ari zarete pixkanaka denon artean. Zer eskaintzeko gogoz ikusten duzu zure burua?
I. Labaca: Herritarrei gertuko arreta da nire ustez lehentasuna. Era berean, nire lana legezkotasuna bermatzea da, beraz, egin nahi dena modu egokian egiten laguntzea izango litzateke helburua.
E. Ruiz: Nahiko txukuna eta azkarra naiz gauzak hartzen, dena ondo eramatea eta gauzak ondo egitea gustatzen zait. Hona irisiterakoan gauza asko ez nekizkien baina asko ikasten ari naiz eta profesionalki dexente hazten ere bai. Uste det efikazia eta ordena eman dezakedala entitate honetan.
R. Landa: Herritarren beharrei aurre egiteko lan egiteko gogotsu nago.
Zer erronka dauzkazu Igeldon? Zer falta du zure arloari dagokionean beharrezkoa dena?
I. Labaca: Erronkei dagokienean herritarrentzat gertuko administrazio bat bermatzea da helburua, hona etortzen eroso sentituko direna. Falta diren gauzen inguruan, oraindik goiz da erantzun egoki bat eman ahal izateko. Pixkanaka martxa hartzen goaz, gauzak lotu ahala joango gara elementu horiek identifikatzen.
E. Ruiz: Profesionalki haztea. Berria den proiektu honi gero eta forma zehatzagoa ematen joan eta Igeldok gero eta eskumen gehio izatearen ondorioz gauzak bere erara egin ahal izatea.
R. Landa: Erronka polit bat da eta horrek motibazio handia eragin dit; nire erronka pertsonala da herritarrek nabari dezatela egiten dugun lana. Hasi berria naizenez, herrian dauden beharrei buruzko informazioa falta zait.
Beste zerbait gehitu nahiko zenuke?
I. Labaca: Herritarrei adierazi lantalde ona dugula eta edozer gauza nahi badute lasai etor daitezkeela. Gauza batzuk gure esku egongo dira eta beste batzuk ez, baina ahalik eta zerbitzu hoberena ematen saiatuko gara.
E. Ruiz: Azkeneko hausnarketa bezala esango nuke erronkak beti direla aukerak. Proiektu berri honen erronkari aukera ederrak ateratzeko gogoz nago.
BULEGOKO ORDUTEGIA
Astelehentik ostegunera
09:00-13:00
15:00-19:00
Ostiraletan