MARTXOAK 8 - Urteroko hitzorduari hutsik ez
Urtero bezala, Martxoaren 8aren bueltan, herriko emakumeek hainbat ekintza antolatu zituzten Igeldon. Bezperan, herria apaindu zuten eta Martxoaren 8an Donostiako manifestaziora joan ziren elkarrekin. Hurrengo egunean, larunbata, goxatze-tailerra egin zuten Itsas Aurren. Bost emakume bakarrik elkartu ziren, baina benetan merezi izan zuela eta momentu atseginaz gozatzeko aukera izan zutela adierazi zuten. Ondoren, urteroko afaria egin zuten Etxe Nagusin 49 emakumek. Primeran afaldu eta giro ederrean ibili ziren. Bingoan jolastuz, bertako produktuz osatutako saski ederraren zozketa egin zuten. Arantxa Arruti izan zen irabazlea. Linearekin, oparitxo batzuk ere eraman zituen Karmele Garmendiak. Zorionak biei!