Materia, indarra eta makinak ari dira lantzen Eskolan
Azken hiruhilekoari ekitearekin batera, proiektu berriekin hasi dira Eskolan. Lehen Hezkuntzan materia, indarra eta makinak landuko dituzte. Hori horrela, LH 1. mailan, errezetak, elikagaiak eta antzinako makinak landuko dituzte. 2 eta 3. maila, berriz, esperimentuak egingo dituzte materia desberdinekin eta 4 eta 6. mailakoak zubiak eraikitzen hasi dira indar desberdinak aztertzeko. Azken hauek arkitekto baten jarraipena izango dutela azaldu dute Eskolatik, eraikitzen dituzten formek hobekuntza proposamenak izan ditzaten. Bestalde, HHn, zentzumenak landuko dituzte ikerketa desberdinak eginaz.
Inkubadora eta baratza
Proiektuez aparte, bestelako lanak ere egiten dituzte Eskolan. Esaterako, inkubadora martxan jarriko dute berriz eta baratzan ere lan egingo dute. Ea emaitza onak lortzen dituzten!
Irteera batzuen berri ere eman dute. Apirilaren 24an Gipuzkoako Eskola Txikien kirol topaketa egin zuten Tolosan. Eta martxoan, 6. mailakoak ingeles barnetegian egon ziren, Beiren.