Meteorologikoa kolokan
Herri Kontseiluak jakinarazi duenez, urriaren hasieran hainbat meteoafizionatu Herri Kontseiluarekin harremanetan jarri ziren, Meteorologia-Behatokiaren etorkizuna kolokan zegoela eta. Azaldu dutenez, Margarita Martín orain arteko Behatokiko arduraduna jubilatuarazi egin dute eta ondorioz, eten egin da orain arteko eguneroko neurketa modua. Jakinarazi dutenez, 12 ordutara murriztu dute datu bilketa eta gauez ez dago inor. Kontuan izan behar da Igeldoko Meteorologikoa berezia dela, 1905. urtetik jaso baitira datuak bertan 24 orduz eta eskuz (maiatzeko Orri Informatiboan erreportajea argitaratu zen 120 urte bete zituela eta).
Meteoafizionatu hauek egoerarekin kezkatuta daude, beraien ustetan «AEMET zentralak behategia itxi edo automatizatzeko asmoa du».
Ekimen bat ere abiarazi dute. Datuak biltzen jarraitu nahi dute eta horretarako kolaboratzaileak behar dituzte. Interesa izanez gero, jarri harremanetan: 606311734 / herrikontseilua@gmail.com.