Meteorologikora bisita
Urtarrilaren 21ean hitzaldia eman zuen Euskadin gaur egun AEMETeko ordezkaria den José Luis Camacho kataluniarrak. 20-25 lagun inguru bildu ziren Behatokiak beheko solairuan duen gelatxoan. Inguruan, apalek apaindutako hormak, eskuz jositako liburu zaharrez beteta; apaletan nahikoa tokirik ez eta lurrean zeuden aintzineko neurgailu arraroak; metro luze eskaseko pantailan, Behatokiaren historia agertu zen irudietan eta Camachok anekdotaz beteta hitza jarri zien datu eta irudiei; klimari buruz ere aritu zen eta gurearen ezaugarri nagusiak errepasatzeaz gain, izaten dituen aldaketak azaldu zituen; bukatzeko, Behatokiaren gaur egungo egoera azaldu zuen, hau da, bere lanpostua zeinek beteko duen ez dakiela ez eta zenbat behatzaile eta nortzuk etorriko diren Igeldora.
Hori bai, animatu zituen igeldoarrak AEMETek zabalduko dituen lanpostuetara aurkezteko; informatikan, makinetan, aeronautikan, fisikan… gradurik duenarentzat egokiak.
Eskuz jasotako datuak versus automatizazioa
Eskuz jasotzen jarraitzen dute, baina soilik egunez. Gaueko neurketak makinek egiten dute. Denbora luzea daramate, ordea, makinek eta eskuz hartutako datuen artean dagoen erlazioa zientifikoki azter-tzen, eta lortu dute datuak konparagarriak izatea; hortaz, Mariano Doportok hasitako serieak 100 urte beteko ditu 2028an.
Camachok amaitu zuenean, lorategira atera ziren eta Miguel Angel Clementek bertan zeuden tresna guztiak erakutsi zizkien. Eskuz neur-tzeko erabiltzen dituztenak zein automatikoak. Plubiometroak, barometroak, lurrrunketa neurtzekoak… Azken belaunaldiko tresna berria zein tokitan kokatuko duten ere azaldu zuen. Tresna guzti horien mantenuaz arduratzen da Clemente, eta pazientziaz erantzun zituen –baita Camachok ere- guztien galderak.
Bukatzeko eraikuntza barrua kuxkuxeatu zuten, lanean ari zen behatzaile batekin hitz egin zuten eta teilatura igo zirenean ekaitza nondik, nola eta zein formatan in situ ikusi zuten. Guztira bi orduko ekitaldia izan zen.