Monitorizazio sistema laster
IKE energia kooperatibak monitorizazio sistema jarriko du martxan laster, bere bazkideen artean, eta azalpenak eman dituzte.
Eguzki plaken monitorizazio sistema bat instalazio fotovoltaiko baten «begiak eta belarriak» dela adierazi dute. «Hau da, eguzki-panelek sortzen duten energia uneoro kontrolatzeko eta aztertzeko balio duen tresna digitala da. Sistema hauek normalean software eta sentsore multzo batez osatuta daude, eta datuak denbora errealean jasotzen dituzte».
Baina, zertarako balio du zehazki?
«Lehenik eta behin, jakiteko zenbat energia ari den sortzen instalazioa. Horri esker, erabiltzaileak bere kontsumoa eta ekoizpena alderatu ditzake, eta autokontsumoa optimizatu. Bigarrenik, arazoak goiz detektatzeko balio du: plaka batek huts egiten badu, itzalak badaude edo errendimendua jaisten bada, sistemak abisuak bidal ditzake. Horrela, mantentze-lanak azkarrago eta merkeago egin daitezke.
Gainera, monitorizazio sistemek datu historikoak gordetzen dituzte. Horrek aukera ematen du instalazioaren errendimendua denboran zehar aztertzeko, eta erabaki hobeak hartzeko, bai etxe mailan bai enpresetan.
Laburbilduz, eguzki plaken monitorizazio sistema bat ez da soilik “ikuskatzaile” bat: tresna estrategikoa da energia gehiago aprobetxatzeko, gastuak murrizteko eta instalazioaren bizitza luza-tzeko», argitu dute.
IKEk ZITU enpresarekin egin du akordioa lehen proiektu fotovoltaikoan parte hartu duten bazkide guztiek beraien telefonoetan monitorizazio sistemaren aplikazioa izan dezaten.
Aurrerago, bazkideek aplikazioan esku hartzen duten heinean, pixkanaka ezarriko dira Zituk eskaintzen dizkien beste aukerak ere; hala nola, alferrik galdutako energia eta hobetzeko aukerak identifikatzea, biltegiratze-sistemak instalatzearen errentagarritasuna ebaluatzea, kudeaketa proaktiborako sorkuntza eta kontsumoa aurreratzea eta tarifa elektrikoak eta informazio meteorologikoa automatikoki eguneratuta eduki-tzea. «Era horretan, konplikaziorik gabeko aurrezpen automatikoa lortuko dugu, baina beti datu errealetan oinarrituta, ez suposizioetan», azpimarratu dute.
Une honetan, IKE bazkide bakoitzaren baimena jasotzen ari da aplikazioa martxan jartzekon eta maiatzerako esku artean izatea espero dute.