Murgildik gora igoko dira Donostiako Klasikoan
Abuztuaren 2an Donostiako Klasikoa txirrindulari lasterketa jokatuko da eta ohiko ibilbidea izango du oraingoan Igeldon. Hau da, Murgildik gora igoko dira txirrindulariak. Arratsaldeko 16:15 aldera hasiko dira igoerarekin. Ondoren, Donostiarako bidea hartuko dute Bulebarrean helmugaratzeko.
Edizio honetan, txirrindulariek 211,4 km egin beharko dituzte. 6 mendate puntuagarri igoko dituzte: Andazarrate, Urraki, Alkiza, Jaizkibel, Erlaitz eta Murgil. Trafikoan izango duen eragina ez du jakinarazi oraindik Donostiako Udalak. Informazio gehiago izatean, Herri Kontseiluak zabalduko du ohiko bideetatik.