Neguko Pala Txapelketak ekin dio edizio berriari
Azken urteetan egin bezala, aurten ere Neguko Pala Txapelketa martxan da azaroaz geroztik. Hain zuzen, azaroaren 28an hasi zen 7. edizio hau. Ordutik, ostiral eta larunbatetan ari dira partiduak jokatzen. Hain zuzen, ostiraletan 18:30etatik aurrera, 3 partidu jokatzen dituzte eta larunbatetan 9:00etatik aurrera, beste 4 partidu.
Final zortzirenak, laurdenak eta final erdiak urtarrila bukaera eta otsailean zehar jokatuko dituzte eta finalak martxoa hasieran izango dira.
Inoizko mutil gehiena
Parte hartzaile kopurua iazko berdina dela adierazi dute pelota elkartekoek. Denera, 55 bikote ari dira parte hartzen. Adierazi dutenez, bestetan baino mutil gehiagok eman dute izena bigarren mailan aritzeko. Mutilak lehenengo mailan, 7 bikote; mutilak bigarren mailan, 35 bikote; eta neskak 13 bikote.