Ondazarteko gazten probaketa egin zen ardoak lagunduta
Hogeita hamar lagun inguru bildu ziren pasa den abenduaren 22an Din-Din elkartean egin zen gazta eta ardo dastaketan. Dastaketa hau IKO eta Ondazarte baserria partaide izan dituen proiektu baten baitako ekintza gisa antolatu zen.
Ondazarte baserrikoek eta Gipuzkoako beste bi baserritarrek etorkizun laburrean gaztak egiten hasteko asmoa dute eta proiektuaren xedea gazta errezeta ezberdinak bilatu eta jendearen iritziak biltzea izan da. Horretarako Markinako Leartiker Esneki Zentroa izan dute bidelagun. Bertara Ondazarteko esnea eraman eta gazta ezberdinak egin dituzte eta gazta hauek dastatu ahal izan zituzten Din-Dinera hurbildu ziren igeldoarrek.
Gazta mota ezberdinak eskaini zituzten, bakoitza ardo ezberdin batekin lagunduta. Ardoak IKOko hornitzailea den Azkuek prestatu zituen, Akelarreko sommelierrak proposatutako uztartze edo maridaje batekin. Gaztak, esan bezala Ondazarteko esnearekin Leartikerren eginak ziren: gazta xamurra, biguna, laktikoa, ondua eta urdina. Gazten inguruko azalpenak Malen Sarasua Leartikerreko gazta adituak eskaini zituen eta dastaketaren bukaeran asko eskertu zioten Ondazarteko kideek bere laguntza eta jakituria.
Gazta egingo dute Ondazarten
Udazken azoka eta abenduko dastaketa hau baliatu dituzte Eneko Dorronsoro eta Eneritz Otamendik jendearen iritziak eta kontsumo ohiturak ezagutzeko eta informazio hori baliagarri izango zaiela diote erabakiak hartzeko. Izan ere, hasieran esan bezala, gazta egiten hasteko urratsa emateko asmotan dira Ondazartekoak. Udal baimena eskuratua dute, beharrezko tresneriarentzat laguntzak eskatuak dituzte eta esnetegian moldaketa txiki bat egin eta tresnak iristen zaizkienean hasiko dira berain ekoizpen propioarekin. Ilusio handia dute, urte askoan buruan izan duten ideia bat gauzatzera doazelako eta urrats honek egon nahi duten tokitik hurbilago jarriko dituelakoan daude. Alegia, «behi kopurua gutxitu eta kanpoko lehengaiekiko menpekotasuna gutxituz lurrari lotutako ekoizpen eredu batera iristea». Norabide horretan egiten ari diren bidea neketsua eta geldoa dela diote baina sinetsita daude lortuko dutela.