"Polaroid" performancea ikusgai, larunbatean
Olatu Talka jaialdiaren barruan, "Polaroid" izeneko performancea eskainiko dute larunbatean Igeldon. Zeramika, eszena eta musika nahastuko dira performance honetan. Bertan, zeramika piezak egosiko dituzte zuzenean, musikak lagunduta. Ordu erdi inguruko emanaldia izango da eta bi zeramikarik hartuko dute parte: Emilia Musial poloniarrak eta Sergi Pahissa katalanak. Undermountek bultzatutako emanaldia ere bada. Gaueko 22:00etan izango da plazan.
Olatu Talka jaialdiaren barruan, “Polaroid” izeneko performancea eskainiko dute larunbatean Igeldon. Zeramika, eszena eta musika nahastuko dira performance honetan. Bertan, zeramika piezak egosiko dituzte zuzenean, musikak lagunduta. Ordu erdi inguruko emanaldia izango da eta bi zeramikarik hartuko dute parte: Emilia Musial poloniarrak eta Sergi Pahissa katalanak. Undermountek bultzatutako emanaldia ere bada. Gaueko 22:00etan izango da plazan.
