Semaforoak Benta Alegren
Benta Alegreko kruzea arriskutsua dela eta, behin baino gehiagotan eskatu izan zaio Donostiako Udalari konponbide bat emateko. Martxoan, Igeldoko ordezkariak Mugikortasuneko teknikariekin bildu ziren eta beraien proposamena semaforoak jartzea zela azaldu zieten. Kasu horretan, sensore bidezko semaforoak jarri beharko liratekeela azaldu zieten herriko ordezkariek, Arritxulo bidean trafikoa ez pilatzeko. Proposamen bat aurkeztekotan geratu ziren, baina harremanetan jarri gabe, semaforoak jartzen ari direla ikusi dute. «Ez dakigu zer egingo duten zehazki», adierazi dute Igeldoko Entitatetik.