UDAZKEN FESTA: Denetariko ekintzak
Urriaren 24, 25 eta 26an Udazken Festa ospatu zen Igeldon. Denetariko ekintzak izan ziren eta giro ederrean ibili ziren gerturatutako herritarrak. Txapela Bravaren kontzertua, umeentzako jolasak, "Zaharrak Berri" ikuskizuna... Eta ohikoa den bezala, igandez, azoka, bazkaria eta taloak izan ziren. Eguerdi partean Kantujirakoak ere ibili ziren kaxkoa girotzen.
Bazkarian, herriko jubilatuak omendu ziren eta aurten 85 urte betetakoek oparitxoa jaso zuten. Aurten, bastoia beharrean, bordatutako zapi bana jaso zuten. Bazkarian 177 lagun elkartu ziren denera eta horietatik 118 jubilatuak izan ziren.
Herritarrek gozatzeko asteburua izan zen!
Urriaren 24, 25 eta 26an Udazken Festa ospatu zen Igeldon. Denetariko ekintzak izan ziren eta giro ederrean ibili ziren gerturatutako herritarrak. Txapela Bravaren kontzertua, umeentzako jolasak, “Zaharrak Berri” ikuskizuna… Eta ohikoa den bezala, igandez, azoka, bazkaria eta taloak izan ziren. Eguerdi partean Kantujirakoak ere ibili ziren kaxkoa girotzen.