Ukraina eta Errusiaren arteko gerraz azalpenak eman zituen Rekondok
Apirilaren 6an, Igeldoko EH Bilduk gonbidatuta, Txente Rekondo izan zen kultur etxean, Ukraina eta Errusiaren arteko gerra, nola iritsi dira egoera honetara? izenburupean hitzaldia eman zezan.
Rekondo nazioarteko analista da. Komunikazio Zientzietan lizentziaduna, politologoa, eta komunikabide desberdinetan ibilitakoa.
Errusia eta Ukraina artean sortutako gatazkaren eta honen ondorioez aritu zen, ordu pare batez, bertaratu ziren 20 lagunei horren gakoak eskainiz. Izan ere, denbora tartea motz gelditu zen eman nahi zuen informazio guztia azaltzeko.
Parte hartu zutenen iritziak entzunez eta egindako galdera ugariei erantzunez amaitu zen saioa.
Beste hainbat hitzaldi eta ekitaldi
Igeldoko EH Bildu taldekoek adierazi dute beste hainbat hitzaldi eta ekitaldi ere izango direla aurrerago eta azpimarratu dute antolatuko diren hitzaldi eta ekitaldi horiek irekiak izango direla. Hortaz, interesa duen edonor gonbidatuta dago horietan parte hartzera.