USANSOLO - Igeldotik zorionak!
Bizkaiko 113. udalerria da Usansolo abenduaren 28tik eta hori ospatzeko "Lortu dogu" jaia antolatu zuten martxoaren 9an. Igeldotarrak gonbidatu zituzten festara eta taldetxo bat bertaratu zen, desanexioaren borrokan urtetan izandako harreman eta elkarlanaren erakusgarri. Igeldotarrak, gainera, ez ziren esku hutsik joan. Igeldoko Ametz bat eraman zuten bertako belardian landatzeko eta ingurua apaintzeko arroketatik hartutako harri parea ere bai, Igeldoko 89 zenbakiarekin eta Usansoloko 113arekin. Horrez gain, txapela bat eta Igeldoko liburua ere eraman zizkieten. Giro ederrean ibili ziren eta pozik ospatu zuten Usansoloren lorpena.
Bizkaiko 113. udalerria da Usansolo abenduaren 28tik eta hori ospatzeko “Lortu dogu” jaia antolatu zuten martxoaren 9an. Igeldotarrak gonbidatu zituzten festara eta taldetxo bat bertaratu zen, desanexioaren borrokan urtetan izandako harreman eta elkarlanaren erakusgarri. Igeldotarrak, gainera, ez ziren esku hutsik joan. Igeldoko Ametz bat eraman zuten bertako belardian landatzeko eta ingurua apaintzeko arroketatik hartutako harri parea ere bai, Igeldoko 89 zenbakiarekin eta Usansoloko 113arekin. Horrez gain, txapela bat eta Igeldoko liburua ere eraman zizkieten. Giro ederrean ibili ziren eta pozik ospatu zuten Usansoloren lorpena.