Wiki Wiki, Igeldo hodeian
Gutako askoren mesanotxean dago Jabier Iraola Gabilondoren “Igeldoko historia eta istorioak” liburua (2023). Zurean ez baldin badago, ezin erosi geratu zinelako izango da, guztiak saldu baitziren. Zorioneko zara, bada. Izan ere, orain, Interneten, hodeian irakurtzeko aukera daukazu! «Iraola inoiz baino modernoago!» esan digute, algara artean.
Alex Aisaren akuilu zirikatzailearekin, Xabier Cañas adituaren gidaritzapean aritu dira Alex bera, Nagore Iribar, Josune Sorondo eta Txintxu; «Iraola jauna, iritzi-emaile, idazkari eta sukaldari izan dugu» argitu digute.
Paperezkoa wiki-liburu bihurtzeko, testuak ez dituzte tekleatu behar izan, baina bai forma egokia eman, argazkiak banan-banan sartu (horretarako sailkatu eta geolokalizatu behar izan dituzte), baserrien izenei estekak sortu eta, hori guztia baino lehen, wikibook bat zer den ikasi behar izan dute, «kontzeptua ulertu, wikilari profila sortu… 50 urtetik gorako lau lagunek (barkatu, Nagorek 40 ditu)» esan dute «horrek esan nahi du bilera asko, apunte ugari, galdera mordoa, baina, bereziki, Cañasek tila tonaka!».
Google bilatzailean “Igeldoko historia eta istorioak” idatzi eta berehala agertuko zaigu “wikibooks”erako esteka. Bertan klikatuta liburuaren izenburura helduko gara eta, berehala, azpian, bi argazki ikusiko ditugu. «Ezkerrekoan “hilabeteko argazkia” agertzen da, une honetan eskopetarekin tiro egitera doan emakume bat, eta, eskuinekoan, “hilabeteko baserria”: lehenengoa, Agiti» azaldu digute. Hilabetero bi argazki berri jarriko dituzte; modu horretara hodeiak dituen abantailei zukua ateratzen asmatu dute.
Hiru baserri gehiago
Gainerakoan, liburuan dagoen guzti-guztia azaltzeaz gain, hiru baserri gehiago aurkituko ditugu: Errotatxo, Rekondo-Martikotene eta Urteta. Eta, gainera, orriz orri nabiga daiteke, baserrien izenetan klikatuz zuzenean baserriaren orrira eramango baikaitu; eta argazki guztiak bata bestearen atzetik ikusteko aukera dago; eta argazkiak beste modu batera ere sailkatuta; eta… hau hasiera besterik ez da, «hodeian izateak dinamikoa egiten duelako, argazki eta istorio berriak edonoiz gehitu daitezke, liburu bizia eta iraunkorra bilakatu da»… historia egiten jarrai dezagun.
Zuzenean sartzeko hauxe esteka: https://eu.wikibooks.org/wiki/Igeldoko_historia_eta_istorioak