Xakea eta dantza garaikidea antolatu dira ikasturte honetan
Iraila bukaera-urria hasieratik martxan dira berriz Ieltxoko ikastaroak. Denera 10 ikastaro antolatu dira ikasturte honetan eta 101 ikasle dabiltza. Berritasunen artean, xakea eta dantza garaikidea daude. Helduentzako euskal dantza taldea atera izana ere azpimarratzekoa dela adierazi dute Ieltxotik. Gainerako ikastaroak honakoak dira: pianoa, ingelesa, euskal dantza, trikitixa, panderoa, yoga, joskintza eta mintzalagun taldea.
Irakasleen artean ere berritasunak daude: yogan (Lurdes), pianoan (Maialen), gazteen euskal dantzan (Naroa) eta joskintzan (Yolanda).
Apuntatzeko aukera, lekua baldin badago
Ikasturtea martxan baldin badago ere, lekua dagoen ikastaroetan izena emateko aukera dagoela azaldu dute antolatzaileek. Interesa izanez gero, harremanetan jarri behar da: ieltxokulturelkartea@ymail.com edo 606311734.