ZER GIRO? - Maiatza eta ekaina
Maiatza normala izan zen tenperaturari dagokionez, hau da, ez zen batez bestekoa baino beroagoa edo hotzagoa izan. Egia esan, bigarren astean fresko samarrak suertatu ziren gau batzuk, eta horregatik ematen zuen udaberriak lanak zituela abiatzeko. Prezipitazioa (94 litro 19 egunetan) ere normaltasunaren barruan geratu zen. Hala ere, maiatzean ohi baino eguzki ordu gehiago izan genituen, eta horrek udaberriko loraldiak erraztu ditu. Itsasoko ura beste urte batzuetan baino beroago egon zen garai hartan.
Ekaina, orohar, batezbestekoa baino euritsuagoa eta beroagoa izan da. 124 litro erregistratu dira; behatokiko euri-neurgailuak 41 litro bildu zituen hilaren 13an. Ezohikoa izan zen prezipitazio intentsitatea, euria oso denbora gutxian bota baitzuen: 20 minututan 35 litro pilatu ziren. Bi fenomenok eragin zuten egoera hori. Alde batetik, penintsularen hegoaldetik iritsi zen aire-masa oso beroa, eta, bestetik, mendebaldetik kostaldera iritsi zen frontea. Zuhaitza botatzeko epaiak nola, hala egin zuen aire hotzak: beroaren azpitik sartu zen, azkar igo arazi zuen, eta, ondorioz, ekaitzak eta zaparrada handiak sortu zituen.
Eguraldiak aurten errespetatu egin du San Joan sua, haizerik eta euririk gabeko gau beroa oparitu zigun; ekaitzak –zaparradak- goizera arte itxaron zuen, kalejira igaro arte.
Agur bero bat.
Udaberri hau da Igeldotik eguraldiari erreparatuko diodan azkena. Urte hauetan guztietan inguru honetako klimaren berezitasunak antzeman ahal izan ditut: udazkenaren hego haizea, udara bueltan dakarkiguna, zirimiri eta laino egunak, eguerdiko brisaren sarrera, galernak, itsasotik iritsi eta mendebaldetik zerua iluntzen duten depresioak, eta beste inon ez bezala dastatzen diren egun eguzkitsuak. Nire begiek eta 1905az geroztik behatokian gau eta egun lan egin duten hainbat behatzailek ikusi duten hau guztia ehunka koadernotan dago eskuz artxibatuta, norberaren letrarekin.
Klimak paisaia marrazten du eta jendearen bizimodua baldintzatzen du. Iragartzea ez ezik, ezagutzea eta, batez ere, ulertzea ere garrantzitsua da. Espero dut behatokia gure klimaren zaindaria izatea urte askoan.
Pilar López Vallejo Igeldoko Behatokiaren kudeatzailea izan da urte askotan, eta erretiroa hartzeko garaia heldu zaio. Gorago irakurri duzuen hori bere agur-gutuna da. Hemendik, Igeldotik, gure eskerrik beroena, egindako lanagatik eta erakutsitako maitasunagatik.