Donostiako Euskaltzaleon Topaketak (DET)
Bagera Elkarteak Donostiako Euskaltzaleon Topaketak antolatu ditu “Elkar gaitezen, entzun gaitzaten” izenburupean azaroaren 16an, San Telmo Museoan 9:30etik 13:30era. Donostia hiri euskalduntzat hartzen bada ere, 2016an egindako neurketek argi adierazi ziguten euskararen erabilera beheranzko joeran doala eta herritar zein eragile askoren kezka nagusia da hiria jasaten ari den aldaketen baitan euskararen trataera zein den eta... The post Donostiako Euskaltzaleon Topaketak (DET) appeared first on Ilazki Euskaltegiak.
Bagera Elkarteak Donostiako Euskaltzaleon Topaketak antolatu ditu “Elkar gaitezen, entzun gaitzaten” izenburupean azaroaren 16an, San Telmo Museoan 9:30etik 13:30era.
Donostia hiri euskalduntzat hartzen bada ere, 2016an egindako neurketek argi adierazi ziguten euskararen erabilera beheranzko joeran doala eta herritar zein eragile askoren kezka nagusia da hiria jasaten ari den aldaketen baitan euskararen trataera zein den eta etorkizunean zein izango den. Izaera ezberdina duten hamarnaka eragile dabiltza egoera hori aldatu nahian: erakunde publikoak, elkarteak, ikastetxeak, euskaltegiak, auzo batzordeak eta abar. 2018ko Euskaraldiak hiria astindu zuen eta norbanakoengan jarri zuen fokua.
Kezka partekatzen duten eta egoera aldatzeko gogoz daudenen artean eztabaida partekatu eta sare zabal eta anitzean lantzea da asmoa, izan entitate edo norbanako, parte hartze prozesu bat jarri nahi dugu martxan; batetik, partekatu, hausnartu, gogoetatu eta elkarrizketak izateko espazioak eskaintzeko, eta bestetik, Donostiako euskaltzaleen mugimendua osatzeko oinarriak zeintzuk izan behar diren erabakitzeko.
Egitaraua:
09:30-9:45 Ongi etorria eta prozesuaren aurkezpena
09:45-11:00 Diagnostikoaren aurkezpena eta talde dinamika
11:00-11:20 atsedena
11:20-12:50 World kafea
12:50-13:20 Aurrera begirako urratsak markatu
13:20-13:30 Amaiera
The post Donostiako Euskaltzaleon Topaketak (DET) appeared first on Ilazki Euskaltegiak.