HABEren azterketarako matrikulazio epea martxoaren 17tik 25era
Martxoaren 17an zabalduko du HABEk bertako azterketa egiteko matrikulazio epea. Bigarren deialdia irailean izango da. Hona hemen informazio guztia: Euskaltegietako ikasleentzat: A1, A2 eta B1 mailak ebaluazio jarraituaren hariko ebaluazio-jardueren bitartez egiaztatu ahal izango dira, ikasturtean zehar garatuko diren lau ebaluazio-garaietan, Ebazpenak ezarritako baldintzak betetzen badira. 2020 urtean bi azterketa-deialdi burutuko dira B2, C1 eta... The post HABEren azterketarako matrikulazio epea martxoaren 17tik 25era appeared first on Ilazki Euskaltegiak.
Martxoaren 17an zabalduko du HABEk bertako azterketa egiteko matrikulazio epea. Bigarren deialdia irailean izango da. Hona hemen informazio guztia:
Euskaltegietako ikasleentzat:
- A1, A2 eta B1 mailak ebaluazio jarraituaren hariko ebaluazio-jardueren bitartez egiaztatu ahal izango dira, ikasturtean zehar garatuko diren lau ebaluazio-garaietan, Ebazpenak ezarritako baldintzak betetzen badira.
- 2020 urtean bi azterketa-deialdi burutuko dira B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko.
- Matrikulazio-epeak. Lehen deialdian: martxoaren 17tik 25era. Bigarren deialdian: irailaren 9tik 15era.
- Azterketa-deialdi hauetan parte hartu ahal izateko: euskaltegi batean matrikulatuta egotea 2019ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean.
- Euskaltegian lortutako mailak erabakitzen du zein mailatako probetara aurkeztu.
- Irakurmeneko eta entzumeneko probak euskaltegian burutuko dira.
- Deialdi honetan parte hartzen duen azterketariak ezin du deialdi irekian ere matrikula egin, ezta beste maila batean izanda ere.
- Matrikula-ordaina: 40 €
- Euskaltegietako ikasleen deialdiari uko egin nahi dion eta deialdi irekian matrikulatu nahi duen ikasleak, HABErekin jarri behar du harremanetan egiaztatzegintza@habe.eus helbidera mezu bat bidaliz.
- Info gehiago
Deialdi irekiak
- 2020 urtean bi deialdi ireki egingo dira: lehen deialdian C1 maila egiaztatu ahal izango da; bigarrenean, B1, B2, C1 eta C2 mailak.
- Matrikulazio-epeak: Lehen deialdian (C1 maila): martxoaren 17tik 25era. Bigarren deialdian: irailaren 9tik 15era.
- Parte hartu ahal izateko: ez da beharrezkoa euskaltegi batean matrikulatuta egotea.
- Norberak aukeratzen du zein mailatara aurkeztu (maila bakar batera aurkez daiteke deialdi irekiko azterketaldi bakoitzean).
- Deialdi irekian matrikulatzen denak ezin du euskaltegietako ikasleentzako deialdian ere matrikula egin, ezta beste maila batean izanda ere.
- Probak bi egunetan burutuko dira: batean irakurmen- eta idazmen-probak; bestean entzumen- eta mintzamen-probak.
- Matrikula-ordaina: 75 €
- Info gehiago
The post HABEren azterketarako matrikulazio epea martxoaren 17tik 25era appeared first on Ilazki Euskaltegiak.