Bagera Elkarteak antolatzen duen Mintzalaguna egitasmoan izena emateko aukera zabalik da urtarrilaren 7tik aurrera.
Parte hartu al zenuen Euskaraldian? Ziur baietz! Eta orain jauzi egiten laguntzeko prest al zaude? Edo jauzi egiten jarraitu nahi duzu? Ez duzula saltoa eman oraindik? Ba garaiz zabiltza! Mintzapraktikako taldeetan lagun artean euskaraz aritzeko aukera bikaina daukazu!
2019a aukeraz hasteko modu hoberik ba al da? Eman izena Mintzapraktikako taldeetan eta segi euskara ingurukoekin erabiltzen! Egin jauzi! Otsailetik aurrera Mintzalaguna talde berrietan parte hartzeko izen ematea urtarrilaren 7tik aurrera zabalduko da.
Bi modutan hartu daiteke egitasmoan:
Bidelari moduan: euskara praktikatzeko. Egin jauzi!
Bidelagun moduan: euskaraz praktikatu nahi dutenei laguntzeko. Lagundu jauzi egiten!