Udan euskara ikasteko dirulaguntzak dagoeneko eskatu daitezke
Donostiako Udalak udan euskara ikasi nahi dutenentzako laguntzak ematen ditu Euskara Zerbitzuaren bidez. Gaur ireki dute epea, eta ikastaroa hasi eta hilabete izango dute gehienez laguntzak eskatzeko. Autoikaskuntza eta Barnetegiek ere ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute. Iraileko ikastaroei dagokienez, dirulaguntza eskatzeko azken eguna irailaren 30a izango da. Eskaerak egiteko bi modu daude: Internet... The post Udan euskara ikasteko dirulaguntzak dagoeneko eskatu daitezke appeared first on Ilazki Euskaltegiak.
Donostiako Udalak udan euskara ikasi nahi dutenentzako laguntzak ematen ditu Euskara Zerbitzuaren bidez. Gaur ireki dute epea, eta ikastaroa hasi eta hilabete izango dute gehienez laguntzak eskatzeko. Autoikaskuntza eta Barnetegiek ere ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute. Iraileko ikastaroei dagokienez, dirulaguntza eskatzeko azken eguna irailaren 30a izango da.
Eskaerak egiteko bi modu daude: Internet bidez eta papereko eskabidea aurkeztuta Euskara Zerbitzuaren bulegoan edo Udalinfoko bulegoetan –9:00etatik 14:00etara daude zabalik–.
Laguntzak jasotzeko baldintzak ondorengoak dira:
- 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
- Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.
- Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.
- Gutxienez %85eko asistentzia egiaztatzea.
- Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez
- Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.
The post Udan euskara ikasteko dirulaguntzak dagoeneko eskatu daitezke appeared first on Ilazki Euskaltegiak.