200 urte Altzak lehen independentzia lortu zuenetik/ 200 años de la primera independencia de Altza (I)
Orain dela 200 urte, urriaren 29an, Errege Agindu batek agindu zuen Altzako Herriak Donostiatik berezitutako Udal independente bat izenda zedila. Data horretara arte, Altzak autonomia politiko eta ekonomikoa izan zuen Donostiako jurisdikzioaren barruan, baina autonomia horrek ez zuen alde batera uzten gatazkak, eta, denborarekin, areagotu egin ziren, harik eta 1821 eta 1823 arteko udal-independentzia labur […]
Orain dela 200 urte, urriaren 29an, Errege Agindu batek agindu zuen Altzako Herriak Donostiatik berezitutako Udal independente bat izenda zedila. Data horretara arte, Altzak autonomia politiko eta ekonomikoa izan zuen Donostiako jurisdikzioaren barruan, baina autonomia horrek ez zuen alde batera uzten gatazkak, eta, denborarekin, areagotu egin ziren, harik eta 1821 eta 1823 arteko udal-independentzia labur baina bizi hori ekarri arte.
Gure asmoa da Altzako Historiako data hori gogoratzea, independentzia eragin zuten inguruabarrei buruz dakiguna eguneratuz, bai eta independentzia garatzeko egon ziren zailtasunetara hurbilduz ere. Hasteko, Errege Aginduaren promulgazioa bultzatu zuten aurrekari hurbiletako batzuk ikusiko ditugu, eta gure historiaren garai garrantzitsu honi buruzko ezagutza aberastea helburu duten hainbat ekarpenekin jarraituko dugu.
Honi buruz gehiago ESTIBAUS webgunean ikas dezakezu!
El 29 de octubre, hace 200 años, una Real Orden mandaba que se nombrase en la población de Altza un Ayuntamiento independiente de San Sebastián.[1] Hasta esa fecha, Altza había disfrutado de una autonomía política y económica dentro de la jurisdicción donostiarra, una autonomía no exenta de conflictos que fueron agudizándose con el tiempo hasta desembocar en este corto pero intenso periodo de independencia municipal, entre 1821 y 1823.
Es nuestra intención conmemorar esta fecha señalada de la Historia de Altza actualizando lo que sabemos sobre las circunstancias que propiciaron la independencia y con qué dificultades se encontró en su desenvolvimiento.
Empezaremos viendo algunos de los antecedentes cercanos que favorecieron la promulgación de la Real Orden y nos proponemos continuar en próximas entregas con aportaciones que aspiran a enriquecer nuestro conocimiento sobre esta época transcendental de nuestra historia.
Para saber más puedes consultar la web de ESTIBAUS.