Ibilbide Literarioa Intxaurrondon azaroaren 20an
Kaixo lagun! Datorren larunbatean, hilak 20,ibilbide literarioa antolatu dugu Intxaurrondon barrena Koldo Izagirreren eskutik. Irteera 10:30etan izango da Intxaurrondo Kultur Etxe aurretik, eta auzoko hainbat txokotan geldiuneak egingo ditugu, istorio interesgarri eta xelebreak entzunez eta batzutan, baita bertso edo kantuz lagunduta ere.Bestetik, gogoratu ere azaro bukaeran eta abenduan hainbat ekitaldi izango ditugula euskararen egunaren harira, […]
Kaixo lagun!
Datorren larunbatean, hilak 20,ibilbide literarioa antolatu dugu Intxaurrondon barrena Koldo Izagirreren eskutik.
Irteera 10:30etan izango da Intxaurrondo Kultur Etxe aurretik, eta auzoko hainbat txokotan geldiuneak egingo ditugu, istorio interesgarri eta xelebreak entzunez eta batzutan, baita bertso edo kantuz lagunduta ere.
Bestetik, gogoratu ere azaro bukaeran eta abenduan hainbat ekitaldi izango ditugula euskararen egunaren harira, besteak beste:
- Ostirala 26an: haur jolasak, gaztainerreketa, etab.
- Larunbata 27an: Pailazoak eta bertso-afaria.
- Hauen berri, beste mezu batean zehatzago adieraziko dizuegu!
Larunbatean elkar ikusiko dugulakoan, besarkada bero bat jaso ezazu!
PLAZARA GOAZ
Intxaurrondoko euskaldunon elkartea
Web orria: http://www.plazaragoaz.eus/
Twitterra: @PlazaraGoaz