KORRIKA 22 BADATOR!!
KORRIKA 22 BADATOR!! Batzar irekirako deia: asteazkena 23 Urte beteko atzerapenarekin bada ere, badator KORRIKA gurera eta auzotarren artean Intxaurrondoko egitaraua antolatzeko unea ere iritsi da. Horretarako, Intxaurrondoko auzokide guztiei dei egiten dizuegu datorren astean egingo dugun batzar irekira. Bide batez, pandemia tarteko, bi urteren buruan berriz ere elkartzeko aukera izango dugu.Batzarra interesa duen auzotar orori irekia dago, baita auzoko eragile, […]
KORRIKA 22 BADATOR!! Batzar irekirako deia: asteazkena 23
Urte beteko atzerapenarekin bada ere, badator KORRIKA gurera eta auzotarren artean Intxaurrondoko egitaraua antolatzeko unea ere iritsi da. Horretarako, Intxaurrondoko auzokide guztiei dei egiten dizuegu datorren astean egingo dugun batzar irekira. Bide batez, pandemia tarteko, bi urteren buruan berriz ere elkartzeko aukera izango dugu.
Batzarra interesa duen auzotar orori irekia dago, baita auzoko eragile, elkarte eta kolektiboei ere, eta helburua, auzoan egin daitezkeen ekintzen ideiak bota eta aztertu, antolaketarako eta lanerako prestutasuna agertu eta abar, izango da. Noski, bakoitzak erabakiko du zein neurritan parte hartu nahi/ahal duen, baina gero eta gehiago elkartu, ideia anitzagoak eta aberatsagoak izango dira eta elkarlana partekatuagoa. Horregatik, biziki animatzen zaitugu bertaratzera. Hitzordua apuntatu!
- Data: otsailaren 23a, asteazkena.
- Ordua: 19:00
- Tokia: Plazara Goazen lokala, Bernart Etxepare plazan.