Kalapiek bidegorria espaloitik ateratzea eskatu du Nafarroa etorbidean
Nafarroa etorbidean, bidegorria espaloitik igarotzen den tarte bat dago, metro gutxi batzuetakoa (Ategorrietako Galtzada Zaharrera sartu aurretik) (beheko argazkian urdinez ageri da). Oinezkoak eta bizikletek espazio txiki bat partekatzera behartuta daude, eta horrek behin eta berriz eragozpenak eta gatazkak sortzen ditu. Basque Culinary Centerren eraikin berriaren obrak direla eta, Zurriolarako zirkulazio-erreietako bat itxita dago maiatzaren... Gehiago irakurri
Nafarroa etorbidean, bidegorria espaloitik igarotzen den tarte bat dago, metro gutxi batzuetakoa (Ategorrietako Galtzada Zaharrera sartu aurretik) (beheko argazkian urdinez ageri da). Oinezkoak eta bizikletek espazio txiki bat partekatzera behartuta daude, eta horrek behin eta berriz eragozpenak eta gatazkak sortzen ditu.
Basque Culinary Centerren eraikin berriaren obrak direla eta, Zurriolarako zirkulazio-erreietako bat itxita dago maiatzaren amaieratik. Hori dela eta, ekain osoko aste hauetan trafikoaren bilakaera aztertzen ibili gara egun eta ordu-tarte desberdinetan, ibilgailuen joan-etorri handieneko uneak barne. Une oro, zirkulazioa arina izan da eta ez da auto-ilararik ikusi. Hori dela eta, ondorioztatzen dugu Nafarroa etorbidearen zati honek modu egokian funtzionatu dezakeela noranzko honetan zirkulazio-errei bakarrarekin, modu iraunkorrean.
Ondorioz, Udalari eskatu diogu azter dezala bidegorria espaloitik galtzadara eramateren bideragarriatasuna galtzako erreia erabiliz. Neurri honi esker, espaloian espazioa libre geratuko litzateke, eta, horrela, oinezkoen nahiz bizikletaz mugitzen diren pertsonen segurtasuna eta erosotasuna hobetuko luke.
Azkenik, adierazi nahi dugu ez dugula egokitzat jotzen Manteoko eskailerak kentzea. Era honetako aktuazio batek mugikortasunaren ikuspegia kontuan hartu beharko luke beti, eta, bereziki, oinezkoen mugikortasunari kalterik ez eragitea, hori baita lehenik eta behin sustatu behar dugun mugikortasun modua. Hortaz, espero dugu Manteoko bizilagunei oinezko sarbide eroso eta segurua bermatuko dien soluzio bat aurkitu ahal izatea.