KONTROL MOTORRA
Gaurkoan gaitz asko ekiditzeko helburuarekin kontrol motorraren inguruan hitzegingo dizuet.
Hasi baino lehen, giarren sailkapen erraz bat egingo dut. Bi gihar mota ditugula esan genezake:
- Azaleko giharrak: Mugimendua eragiteko arduradunak.
- Gihar sakonak: Organismoa egonkortzeko.
Mugimendu bat egin baino lehen, adibidez harri bat bota, artikulazioak egonkortu behar ditugu jarraian mugimendua eragiteko. Harriaren kasuan, sorbalda egorkontzen dugu gero luzatu eta harria jaurtitzeko.
Bizkar hezurraren kasuan, egonkortze lan hori sakoneko giharrek egin beharko lukete. Behin bizkar hezurra egonkortuta mugimendua eragiteko azaleko giharrek parte hartuko luketelarik.
Sakoneko giharren kontrola izateari KONTROL MOTORRA esaten diogu.
Egungo gizartean tamalez pertsona askok ez dugu kontrol motorrik. Hau da, sakoneko giharrak uzkurtzeko gaitasunik ez dugu. Eta hau da lesio eta gaitz askoren oinarria.
Sakoneko giharrek ez dutenez egonkortze lanik egiten, azaleko giharrei, mugimendua eragiteaz gain (beraien ardura), egonkortze lana (bere anai alperren ardura litzatekeena) egitea eskatzen diegu.
Honek azaleko giharrei neke eta sufrikario handia eragiten die.
Egoera hauek ematen direnean fisioarengana joateko joera dago. Fisioterapeuta konbentzionalok nekatutako eta mindutako azaleko giharrak erlaxatu egiten genituen eta lixto. Honek berehalako onura ekartzen zion arazoari, baina oinarrizko aldaketarik lortzen ez genuenez, arazoa errepikatu egiten zen.
Gaur egungo fisioterapeutok arazoaren oinarrira jotzeko helburuarekin lan egiten dugu. Beraz, kasu hauetan, nekatutako edo mindutako azaleko giharrak erlaxatzeaz gain, sakoneko giharrak indartu edo suspertzeko lana egiten dugu ere. Horrela, arazoa ez litzateke errepikatu behar.
Tresna eta metodo ezberdinak erabil daitezke kontrol motorra delako hau lantzeko. Gaurkoan Pilatesen aukera emango dizuet, pilatesen oinarria kontrol motorra bait da.
Pilatesa Joseph Pilatesek sorturiko metodo bat da, non giharrak globalki lantzen dira. Tonifikazio eta luzaketa ariketak partekatuz, elastizitatea eta bizkar hezurraren egonkortzea lortzea du helburu. Eta esan bezala kontrol motorra du oinarri.
Onura ezberdinak eragiten dizkio gorputzari. Horien artean:
- Gorputza tonifikatzea bolumenik irabazi gabe.
- Lesio muskuloeskeletikoen prebentzioa eta errehabilitazioa.
- Indartsuago sentitzea.
- Malgutasuna, oreka eta arintasuna irabaztea.
- Mugimenduen koordinazioa hobetzea.
- Gorputzeko postura zuzena mantentzea, ohitura txarrak zuzenduz.
Edozein adinetako pertsonentzat zuzendua dago, gazte nahiz ez ain gazte; min edo lesiorik dutenentzat (lepoaldeko edo eta gerrialdeko eguneroko kargak, zorabioak lepoko inestabilitateagatik…) edo eta besterik gabe mantentzeko kirol gisa praktikatu nahi dutenentzat.
Hori bai, irakaslea ahal izan ezkero, fisioterapeuta eta Pilatesen aditua izatea oso garrantzitsua iruditzen zait. Eta taldeak partaide gutxikoak badira, irakaslearen jarraipena eta zuzentzaile lana egoki egin ahal izango du. Pilatesa ez badegu kontrol motorrarekin egiten ez bait ditu aipatutako onura guzti hauek ekartzen.
Urteko sasoi politan gaude, datorren ikasturtera begira gure osasunaren aldeko hautua egiteko eta Pilateseko ikastaro batean apuntatzeko.
Guk adibidez EGFISIOSen, doako aurre balorazio indibidualizatu bat egiten dugu, ondoren lan planteamendu pertsonalizatu bat egin ahal izateko. Hau guztia pilatesen aditua den fisioterapeuta batek zuzendua.
Hau adibide bat besterik ez da. Lerro hauen helburua zuen osasunaren alde urratsak ematen hastea da. Aukera ezberdi asko daude. Baina gogoratu: talde txikiak eta pilatesen aditua den fisio batek eman dezala.
Gaiaren inguruan informazio gehio nahiko bazenu, deitu honako telefono zenbakira: 943.461.456, sartu www.egfisios.com web orrialdean edo ikusi Facebookeko: egfisios zein Twiterreko: @egfisios