Kresala Zinekluba Otsaila
Kresala zineklubeko otsaileko programazioa

2022-a aurrera doa eta jadanik Otsaileko programazioa prest daukagu!
Film interesgarriak pantaila handian ikusteko aukera izango dugu eta gainera, azken hilabeteetan bezala, Robert Bresson-en atzera begirakoaren saio berri bat ere edukiko dugu. Hortaz gain ez dugu ez dugu Peter Bogdanovich ahaztu nahi izan.
Otsailaren 1ean, Peter Bogdanovich zuzendariaren The Last Picture Show filma ikusteko aukera izango dugu. Omenaldi txiki bat egin nahi izan diogu In Memoriam saia berreskuratuz.
Filme honetan estatu batuetako barnealdeko herri baten gainbeeraren barna bidaiatuko dugu. Bogdanovich-en maixulanetako bat da eta lantaldean bereziki maite dugun filme bat, horregatik denokin konpartitzeko irrikatzen gaude.
Otsailaren 8an, berriz, labetik atera berri den filme bat ikusi ahalko dugu, 2021eko zinemaldian Zabaltegi atalean igaro ondoren, Babardeala cu buclucsau porno balamuc iritsiko da zineklubera. Radu Jude zuzendaria iada ondo ezagutzen dugu, orain dela urte batzuk bere Aferim! filma ikusi ahal izan genuen. Oraingo honetan ere zeresan ugari izango dugu solasaldian, ironia eta krudeltasunez gaur egungo gizartea kritikatzen duen filme hau ikusi ondoren.
Otsailaren 15ean, 50. urteurrenak eskainiko digun beste opari txiki bat izango dugu. Robert Bresson-en atzera begirakoaren baitan Pickpocket-ez gozatu ahal izango dugu. Solasaldian Ricardo Aldanondo izango da gurekin. 70. hamarkadan filma lehenengo aldiz Kresala zineklubeko saio batean ikusi zuena. Nerabea zen garaietan bezala gogoratuko al du filma? garai hartako kontuez eta filma iruzkiduz solasaldi oso interesgarria izango dugu.
Azkenik, Jak Najdalej Stad filmak itxiko du programazioa (otsailaren 22an). Film poloniar hau zinemaldiko zuzendari berriak sailean ikusi ahal izan genuen. Lantaldekoen bihotzak hunkitu zizkigun eta protagonistarekin batera, emozioz beteriko bidaia egitera gonbidatu nahi dugu mundu guztia.
Gogoratu Hitzakideen txokoan astero 2 sarrera zozketatzen direla, eta zoriaren zain egon nai ez baduzue edozein saiotarako sarrerak hemen eros ditzakezuela.
Zuen zain egongo gara!