[AGENDA] Denbor-bor festa
Agenda lepo duzula sentitzen duzu? Ez duzula arnasa hartzeko tarterik? Urteak dira Cristina Enea Fundazioa SARETUZen (Donostiako kontsumo eraldatzailearen sarea) parte dela, eta aurten denboraren gaiari heldu diogu. Eta horri buruz hausnartzeko eta hitz egiteko, Denbor-bor festara gonbidatu nahi zaitugu, bizitza zaintzen duten errespetuzko erritmoekin berriro konektatzeko espazioa. Goizpasa goxo bat antolatu dugu musika eta mokadutxoekin eta gustu guztietarako jarduerekin: yoga haurrentzat, baratze tailerra, Geure gorputzean eta etxean burujabe liburuaren aurkezpena eta askoz gehiago.# Lotura
Agenda lepo duzula sentitzen duzu? Ez duzula arnasa hartzeko tarterik? Urteak dira Cristina Enea Fundazioa SARETUZen (Donostiako kontsumo eraldatzailearen sarea) parte dela, eta aurten denboraren gaiari heldu diogu. Eta horri buruz hausnartzeko eta hitz egiteko, Denbor-bor festara gonbidatu nahi zaitugu, bizitza zaintzen duten errespetuzko erritmoekin berriro konektatzeko espazioa. Goizpasa goxo bat antolatu dugu musika eta mokadutxoekin eta gustu guztietarako jarduerekin: yoga haurrentzat, baratze tailerra, Geure gorputzean eta etxean burujabe liburuaren aurkezpena eta askoz gehiago.