[BERRIAK] 2026ko Iraunkortasunaren Egutegia: Donostiako Urumeako biztanleak
Aurten ere, Cristina Enea Fundazioak Iraunkortasunaren Egutegia argitaratu du, gure etxeko edo lantokiko hormatik, eguneroko erritmoak markatzeaz gain, gizartea eraldatzeko mezua zabaldu nahi duena, ingurumenarekiko jarrera atseginago baterantz.
Oraingoan, Donostiatik igarotzen den Urumearen zatira eta bertako biztanleetara gerturatzea erabaki dugu. Urumeak, Kantauri itsasoan itsasoratu aurreko azken tartean, artifizializazio-prozesu garrantzitsua bizi izan du, hiriaren urbanizazioarekin batera garatu dena. Baina horrek ez du esan nahi ura daraman ubide bat besterik ez denik; aitzitik, ekosistema harrigarri bat aurki daiteke bertan.
Mareen eraginez, gainera, baldintza horiek egunean zehar aldatu egiten dira, eta ondorioz, han bizi diren bizidunek etengabeko gazitasun-aldaketetara egokitu behar izaten dute. Ez hori bakarrik. Itsasaldiek ere ur-mailaren etengabeko igoerak eta jaitsierak eragiten dituzte, eta beraz, substratoan sustraituta dauden biztanleek, hala nola landareak, algak edo bibalbioak, bai urpean bai airepean bizirautera behartuta daude.
Egutegiak Urumearen tarte urbanoan aurki ditzakegun espezie desberdinak aurkezten dizkigu, eta bide horretan aparteko bidelagun izan ditugu CEINPROko Diseinuko Goi Mailako Zikloko ikasleak (eta irakasleak), beraiek grafikoki garatu baitute egutegia.
Egutegia PDF formatuan kontsultatu eta deskargatu dezakezu lotura honetatik.# Lotura

Aurten ere, Cristina Enea Fundazioak Iraunkortasunaren Egutegia argitaratu du, gure etxeko edo lantokiko hormatik, eguneroko erritmoak markatzeaz gain, gizartea eraldatzeko mezua zabaldu nahi duena, ingurumenarekiko jarrera atseginago baterantz. Oraingoan, Donostiatik igarotzen den Urumearen zatira eta bertako biztanleetara gerturatzea erabaki dugu. Urumeak, Kantauri itsasoan itsasoratu aurreko azken tartean, artifizializazio-prozesu garrantzitsua bizi izan du, hiriaren urbanizazioarekin batera garatu dena. Baina horrek ez du esan nahi ura daraman ubide bat besterik ez denik; aitzitik, ekosistema harrigarri bat aurki daiteke bertan. Mareen eraginez, gainera, baldintza horiek egunean zehar aldatu egiten dira, eta ondorioz, han bizi diren bizidunek etengabeko gazitasun-aldaketetara egokitu behar izaten dute. Ez hori bakarrik. Itsasaldiek ere ur-mailaren etengabeko igoerak eta jaitsierak eragiten dituzte, eta beraz, substratoan sustraituta dauden biztanleek, hala nola landareak, algak edo bibalbioak, bai urpean bai airepean bizirautera behartuta daude. Egutegiak Urumearen tarte urbanoan aurki ditzakegun espezie desberdinak aurkezten dizkigu, eta bide horretan aparteko bidelagun izan ditugu CEINPROko Diseinuko Goi Mailako Zikloko ikasleak (eta irakasleak), beraiek grafikoki garatu baitute egutegia. Egutegia PDF formatuan kontsultatu eta deskargatu dezakezu lotura honetatik.
