[BERRIAK] Alekara bisita hazi ekologikoa artisau eran ekoizten duen ekimen bakarra ezagutzeko
Datorren asteartean, abenduak 16, Cristina Enea Fundazioak, Haziera proiektuaren bitartez, Tolosara irteera bat antolatu du Aleka ekimena ezagutzeko, Euskal Herrian hazi ekologikoa artisau eran ekoizteko dagoen ekimen bakarra. Inskripzio irekiak.
Oso esperientzia gaztea da Aleka, eta Gipuzkoako hainbat baserri biltzen ditu helburu komun batekin: hurbiltasuneko sektore agroekologikoa eta bere baratzea lantzen duen edozein pertsona tokiko hazi ekologikoz hornitzea.
Ekimenaren koordinatzaile eta bultzatzaile Miguel Arribasen eskutik, Alekako instalazioak (haziak atera eta garbitzeko guneak, biltegiratze-eremuak, laborategia, loteak egiteko eremua, etab.), funtzionamendua eta antolaketa-eredua ezagutuko ditugu.
Alekak gure lurraldeko landaketen biodibertsitatea bultzatzen du, gure nekazaritza- eta kultura-baldintzetara berariaz egokitutako hazi-barietateak merkaturatuz. Horrez gain, Euskal Herriko ustiategi agroekologiko txikietan ekoizten diren hazi artisauak eskaintzen dizkie amateurrei eta profesionalei, sareko baserritarren erakunde baten bidez.
Gainera, Alekak merkaturatze zuzenaren aldeko apustua egiten du, hurbiltasunezko kontsumo baterako, hazi-ekoizleen eta gure lurraldeko nekazaritza-sektore eta sektore amateurren artean lotura eta konfiantzazko harreman berriak ezarriko dituena, eta elikagai-subiranotasuna sustatzen duena agroekologiaren bidez, gertuko publikoarentzako tokiko hazi-ekoizpenean oinarrituta.
Izen emateak hemen.# Lotura

Datorren asteartean, abenduak 16, Cristina Enea Fundazioak, Haziera proiektuaren bitartez, Tolosara irteera bat antolatu du Aleka ekimena ezagutzeko, Euskal Herrian hazi ekologikoa artisau eran ekoizteko dagoen ekimen bakarra. Inskripzio irekiak. Oso esperientzia gaztea da Aleka, eta Gipuzkoako hainbat baserri biltzen ditu helburu komun batekin: hurbiltasuneko sektore agroekologikoa eta bere baratzea lantzen duen edozein pertsona tokiko hazi ekologikoz hornitzea. Ekimenaren koordinatzaile eta bultzatzaile Miguel Arribasen eskutik, Alekako instalazioak (haziak atera eta garbitzeko guneak, biltegiratze-eremuak, laborategia, loteak egiteko eremua, etab.), funtzionamendua eta antolaketa-eredua ezagutuko ditugu. Alekak gure lurraldeko landaketen biodibertsitatea bultzatzen du, gure nekazaritza- eta kultura-baldintzetara berariaz egokitutako hazi-barietateak merkaturatuz. Horrez gain, Euskal Herriko ustiategi agroekologiko txikietan ekoizten diren hazi artisauak eskaintzen dizkie amateurrei eta profesionalei, sareko baserritarren erakunde baten bidez. Gainera, Alekak merkaturatze zuzenaren aldeko apustua egiten du, hurbiltasunezko kontsumo baterako, hazi-ekoizleen eta gure lurraldeko nekazaritza-sektore eta sektore amateurren artean lotura eta konfiantzazko harreman berriak ezarriko dituena, eta elikagai-subiranotasuna sustatzen duena agroekologiaren bidez, gertuko publikoarentzako tokiko hazi-ekoizpenean oinarrituta. Izen emateak hemen.


